Epsilonen haizearen tunela, berpizteko zorian

2021eko urriaren 21a
00:00
Entzun
Aurten okupazioa gehien handitu duen parkea Arabakoa da, besteak beste bere garaian Epsilon Euskadik zuen eraikin erraldoia betetzen ari delako. 1 Formulako taldea izateko asmoa zuen egitasmoak diru publiko ugari xahutu zuen zorretan itota bukatu aurretik. Eraikin horrek itzal beltza du, eta Jaurlaritzak 130.000 euro bideratu zituen hura berritzeko. Eraikinak, baina, balio erantsi handi bat du: haizearen tunela. Hamar urte geldirik daramatza, norbaitek berpiztu dezan zain, baina badirudi beste jabe bat izango duela luze gabe. Parkea negoziazioetan dago hegazkingintza sektoreko enpresa batekin, eta baliteke akordioa gertu egotea. Aurretik hainbat saiatu dira, besteak beste, EHU, baina ez ziren eskaintza finkoak: tunela denbora tarte batez alokatzeko prest zeuden enpresak ziren. Eraikin osoaren balioa 22,8 milioi eurokoa da egun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.