Kybsen 106 langile kaleratu nahi dituzte, eta Berrimetalen, berriz, beste 27

ITP Aero Castingseko beharginek Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Aldundiaren bitartekaritza eskatu dute

Jokin Sagarzazu - Iker Aranburu -

2021eko urtarrilak 12

Egunak ziren autogintzaren sektorean ez zela kaleratzeekin loturiko albisterik sortzen. Atzo iluntzean, baina, Kybse balaztak ekoizten dituen Japoniako enpresak jakinarazi zuen enplegua erregulatzeko espediente bat aurkeztuko duela eta Ororbiako (Nafarroa) lantegitik 103 langile kaleratzeko asmoa duela. Gaur egun, 900 bat lagunek egiten dute lan fabrika horretan. Kybsek % 60 murriztu ditu salmentak azken urtean, eta «ezinbestekotzat» jo ditu kaleratzeak.

Bestalde, Berrimetal batu da aeronautikarekin lotura izan eta larri dabilen enpresen zerrendara. ELAk azaldu duenez, enpresako zuzendaritzak iragarri du itxi egingo duela Ermuko fabrika (Bizkaia), eta erregulazio espediente bat aurkeztuko duela, bere 27 langileak kaleratzeko. Berrimetal 1990. urtean sortu zuten, eta metalezko piezak leuntzen eta galdatzen ditu. 2008. urtean hasi zen aeronautikarentzat lanean.

Sindikatuak azaldu duenez, langileak kaleratzea lortzen badu, enpresako zuzendaritzaren asmoa da hartzekodunen konkurtsoa eskatzea, hartara, epaitegiek kaleratzeak atzera ez botatzeko. Zuzendarien «kudeaketa negargarriari» egotzi dio ELAk enpresaren egoera, eta aurpegiratu dio «ingeniaritza finantzarioa» egitea «beren erantzukizuna saihesteko». Berrimetalek hiru hilabeteko soldatak zor dizkie langileei.

Sektoreko enpresa handiago batean, ITP Aero Castingsen langileak ez daude amore emateko prest. Hilaren 7an, greba mugagabea hasi zuten, enpresaren jabeak, ITP talde aeronautikoak, 90 kaleratze abian jarri dituelako Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan (Bizkaia). Kaleratutako langileen zerrenda dagoeneko banatu du zuzendaritzak. Bikoteak, hogei urtez enpresan aritutakoak eta 50 urtetik gorako langileak daude zerrenda horretan.

Barakaldoko fabrikaren aurrean atzo egindako agerraldian, langileen ordezkariek gogorarazi zuten aeronautika sektoreak laguntza publikoak jaso dituela, eta horregatik uste dute gatazkan bitartekari lana egin beharko luketela Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak..

Langileek uste dute kaleratzeek ez daukatela justifikaziorik, aeronautikaren krisia aldi baterakoa soilik delako, eta ez egiturazkoa, zuzendaritzak dioen moduan. Kaleratzeen ordez, «malgutasun neurriak» eskaini dituzte eskariaren jaitsierari aurre egiteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Whatsapp da adinduek <em>smartphone</em>-an gehien darabilten aplikazioa. ©BERRIA

ZIMURRAK LABIRINTO DIGITALEAN

Xabier Martin

Bizimodua errazteko iritsi dena buruhauste galanta ematen ari zaie adinean sartutako askori. Eraldaketa digitalak arrakala handia sortu du adinekoen eta gainontzeko populazioaren artean. Pandemiak azkartu egin du enpresek eta administrazioak martxan duten prozesua, eta bazterrean geratzen ari dira pertsona asko.
 ©UOC

«Gaitasun digitalik ez izateak uzten zaitu atzean, ez adinekoa izateak»

Xabier Martin

Adinarekin lotutako arrakala digitala ukaezina dela azaldu du Fernandez-Ardevolek, baina garbi utzita adinekoek ere ikas dezaketela komunikatzeko teknologia berriak erabiltzen.
Lanbideren bulego bat Gasteizen, konfinamendua arintzeko fasean, iazko udan. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Burokrazia, are gehiago trabatuta

Aitor Biain

Eraldaketa digitalak eremu pribatua ez ezik arlo publikoa ere aldarazi du, aurrez aurreko arreta zerbitzuaren ordez bide telematikoa sustatzen ari baitira administrazioak. Oztopo ugari izaten dituzte askok bide horretan.
El Rubius, autografoak sinatzen. ©QUIQUE GARCIA / EFE

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna