Irudia. Gaza

Israelen blokeoa hausten saiatuko dira

EFE.
2018ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Itzuleraren Martxa Handiaren Batzorde Nazionalak bultzatuta, Gazatik itsasoz ateratzen ahaleginduko da, gaur, zaurituz, ikaslez eta hangotarrez betetako ontzi bat. Israelgo armadak Askatasunaren Flotilla ontziari egindako erasoaren zortzigarren urteurrena beteko da gaur. Bestalde, Gaza blokeatzeko ahaleginean, Israelgo Gobernuak beste ekinbide bat jarri du martxan. Izan ere, itsaspeko hesi bat eraikitzen hasi da (argazkian). 65 kilometro luze izango da, eta Israelgo Gobernuak Oztopoa izena jarri dio. Halaber, Gazako osasun iturrien eta zenbait lekukoren arabera, Israelgo armadak miliziano palestinar bat hil zuen, atzo, bonba eraso batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.