Albistea entzun

Hegoaldeko 253 herritar deportatu zituzten nazien kontzentrazio eremuetara

Horietatik 113 hil egin ziren, eta beste 125 bizirik irten ziren. «Biktimen erreparazio morala» bermatzeko egin du txostena Gogora institutuak
Presoak Mauthausengo kontzentrazio esparruan.
Presoak Mauthausengo kontzentrazio esparruan. EFE Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2020ko maiatzak 5

1940 eta 1945 urteen artean, Hego Euskal Herriko 253 herritar deportatu zituzten, gutxienez, nazien kontzentrazio esparruetara, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak txosten batean jaso duenez. Mauthausen kontzentrazio eremura erbesteratu zituzten euskal herritarren ia erdiak, eta hildakoen bi heren. Azterlanaren arabera, kontzentrazio esparruetara eraman zituzten 253 euskal herritar horietatik erdia (125) bizirik irten zen, beste 113 hil egin ziren, eta ez da ezagutzen zer gertatu zitzaien gainerako hamabostei.

Atzo 75 urte bete ziren azken euskal herritarrak askatu zituztenetik Hirugarren Reicheko kontzentrazio eremuetatik, eta Gogora institutuak biktima horien «erreparazio morala» aldarrikatu nahi izan du azterlanarekin. Horretarako, deportatutako euskal herritarren «errolda berria eta eguneratua» egin du, eta haien erbesteratzea «testuinguruan» kokatu du, modu eskematikoan. Etxahun Galparsoro EHUko historia lizentziadunak eta Josu Chueca EHUko Historia Garaikideko doktoreak egin dute ikerketa.

Txostenak aintzat hartu ditu Hirugarren Reichak okupatutako Europako edozein kontzentrazio esparrura edo kartzelara erbesteratutako Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrak, bai eta, zenbait kasutan, erbestean Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso zutenak ere.

Kontzentrazio esparruetatik bizirik irten ziren euskal herritarrei dagokienez, ikerketak dio horietako gehienak aske geratu osteko asteetan edo hilabeteetan zendu zirela, eta beste asko, berriz, urte batzuen buruan hil zirela, pairatutako torturen ondorioz. Hala, nazismoak eragindako genozidioa txostenak jasotako zifretatik «askoz harago» doala ohartarazi du Gogorak.

Bestalde, erbesteratuen artean gizonezkoak izan ziren nagusi (243), eta gutxiago emakumeak (10). Andrazko ia guztiak nazismoaren aurkako erresistentzia aritu ziren borrokan, eta denak Ravensbruek kontzentrazio eremura eraman zituzten, lanak dioenez. Emakume horietako lau hil ziren; bi desagertutzat jo zituzten, eta beste lau, berriz, bizirik irten ziren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Elhadji Ndiaye omentzeko ekitaldia, Iruñeko Arrotxapea auzoan, iaz. ©JESUS DIGES / EFE

ESPALOIAN ITOTAKO BIZITZA

Ion Orzaiz

Duela bost urte, 2016ko urriaren 25ean, Elhadji Ndiaye senegaldarra zendu zen, Espainiako Poliziaren zaintzapean, Iruñean. Atxiloketa bortitz baten ostean konfirmatu zuten hila zela. Poliziaren jokabide arrazisten ondorio dela uste dute Ndiayeren lagunek eta gobernuz kanpoko erakundeek.
Egonkorrak bilakatu dira Ipar eta Hego Euskal Herriaren artean Frantziako indar armatuek egiten dituzten kontrolak. ©BOB EDME

Sistemaren belauna lepoan

Oihana Teyseyre Koskarat - Jone Arruabarrena - Ion Orzaiz -Javi West Larrañaga

Migratzaileen aurkako jazarpena fenomeno orokortua da Euskal Herrian. Adituek eta gobernuz kanpoko erakundeek salatu dute Poliziak «sistematikoki» erabiltzen duela bortxa pertsona arrazializatuen aurka.
 ©BERRIA

«Polizia, nahitaez, giltzarri da gizarte arrazista iraunarazteko»

Maite Asensio Lozano

Segurtasunaren zein mehatxuen inguruan zabaltzen diren ideiak «eraikuntza politikotzat» dauzka Douhaibik; horrekin lotu ditu kolektibo arrazializatuen aurkako kriminalizazioa eta jazarpen poliziala.
 ©BERRIA

«Behartu nahi gaituzte Poliziaren aurrean behera begiratzera»

Ion Orzaiz

Modou Faye, 'Beltxa'. Senegal atzean utzita, Iruñera iritsi zen duela urte asko. Paperak ditu orain, Africa United elkarteko burua da, baina horrek ez du Poliziaren jazarpenetik libratu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.