Mexikoko militante ekologista bat hil dute tiroz

2019ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Mexikoko Jose Luis Alvarez Flores ekologista hilda azaldu zen atzo Chiapasko Calatraba herrian, hainbat talde ekologistek atzo jakinarazi zutenaren arabera; esan zuten gorpuak bost tiro zituela. Miguel Perez saraguato tximino espeziearen alde lan egiten duen Uma talde ekologistako presidenteak adierazi zuen atzo ekologistei eta hildakoaren familiari egindako mehatxuzko mezuak agertu zirela gorpuaren ondoan.

2012an sortu zuen Uma erakundea Alvarez Floresek. Global Witness-en arabera, azken hamarkadan 125 ekologista hil dituzte Mexikon. Berriki, Usumacinta errekako harea eta harrizko materialen erauztea salatu zuen Alvarez Floresek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.