Surfa pantaila handian

Lau egunez eta lau gauez 21 dokumental eta film labur proiektatuko dituzte Angelun. Ibilbide luzeko surflariak omenduko dituzte

Eihartze Aramendia Iparragirre -

2018ko uztailak 10
Surfaren inguruko filmak maite dituztenek Angeluko (Lapurdi) Amodio Ganberan dute zer ikusia eta gozatua. Lau egunez eta lau gauez Nazioarteko Surf Film Festibala izango da, gaurtik hasi eta ostirala bitarte; aurten hamabosgarren aldia izango du. Publiko zabalari dohainik eskainiko diote lehiaketaz disfrutatzeko aukera.

Sorkuntza eta alor artistikoa uztartzen dituzten filmak lehiatuko dira aurten ere jaialdian. Guztira, 21 dokumental eta film labur proiektatuko dituzte itsasoaren ondoan jarri dituzten bi pantaila erraldoietan. Horietatik hogei lehiatuko dira; hala nola Alena Ehrenolden Tan filma, Elizabeth Pepin Silva eta Paul Ferrarisen Introducing the Super Stocked Surf Mamas of Pleasure Point, Karim Mahdjoubaren Michel Bourez, des racines du surf à la cime du monde eta Luca Merliren Nausicaa.

Lehiaketatik kanpo proiektatuko dute Evolution film luzea, Paul Witzig australiarrarena. Besteak beste, Wayne Lynch eta Nat Young surflariak agertzen dira 1968an egin zuten Angeluko Barrako hondartzaren iragarki mitikoan. Dokumentala bukatuta, gainera, Nat Youngekin solasaldia izango da. Horrez gain, Trajectoires Libres izeneko erakusketa jarriko dute ikusgai festibalak irauten duen lau egunetan.

Omenduak

Irekitze ekitaldian (gaur, 21:30ean), Angeluko herriak surfaren lekuko «handiak» omenduko ditu: Maritxu Darrigrand, Joel de Rosnay, Tom Curren eta Nat Young. Egindako ibilbidea aitortuko zaie.

Nazioarteko Surf Film Festibala

Gaurtik ostirala bitarte, 17:00etatik aurrera, Angelun (Lapurdi).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna