Proposamenak

Oroimena ureztatzen

1813ko sarraskia oroitzeko, argiak itzaliko dituzte Abuztuaren 31 kalean gaur. Donostia Sutan 1813 taldeak antzerki ibiltari bat egingo du

Nagore Arin.
Donostia
2019ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
Egun berezia da donostiarrentzat abuztuaren 31, 1813. urtean tropa ingelesek eta portugaldarrek herria setiatu zuteneko urteurrena baita. «Ospakizun bat baino gehiago, oroitzapen bat da», adierazi du Eneko Goia Donostiako alkateak. Horregatik, hondamendia ahantz ez dadin, egun osoko egitarau bat prestatu dute aurten ere.

Gaur izango dira jarduerak, 11:30ean hasi eta 21:30 bitartean. Goizean, elizkizun bat egingo dute, eta, 21:30 iristean, argiak itzaliko dituzte, eta abesbatzen emanaldia egingo dute.

Horiekin batera, urteurreneko desfilea, Bretxako erasoaren antzezpena eta suntsipenaren antzezpena izango dira jarduera nagusiak. Argiak itzaltzea eta abesbatzen emanaldia Abuztuaren 31 kalean izango dira; hain justu, 1813. urtean tropek erre ez zuten kale bakarrean.

Isildutako sarraskia

Aurtengo berrikuntzen artean izango dira tropa ingelesen sarbidea irudikatzeko harresi bat eta 1813an tropa aliatuek aginduak emateko erabili zuten turuta bat.

Donostia Sutan 1813 taldeak ere ekintza ugari antolatu ditu gertakari hura oroitzeko. Esanguratsuena: azken urteetan urtez urte egin duten antzerki ibiltaria. 1813, isildutako sarraskia du izena antzerkiak, eta sarraskiaren biktima izan ziren herritarren testigantzak jasotzen ditu. Hala, Parte Zaharreko kaleak berrogei bat antzezleren agertoki bilakatuko dira gaur, 20:30ean. Bretxatik irtengo da, eta Plaza Berrian egingo dute amaierako ekitaldia.

Halaber, zuzi martxa ere egingo dute irailaren 6an, tropa frantsesek Donostiatik irten zirenean egin zuten desfile militarra oroitzeko asmoz.
 

Abuztuak 31 gogoan

 



Gaur, egun osoz, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.