Proposamenak

Fikzioa izan ez dadin

Zientzia fikzioa eta feminismoa uztartuko dituzte asteburuan Bilbon. Ansiblefest jaialdiaren bigarren aldia egingo dute Bilbo Arten

Zihara Jainaga Larrinaga.
2019ko irailaren 5a
00:00
Entzun
Zientzia fikzio feministaren inguruko eztabaida eremu fisiko batera eramateko helburuarekin sortu zuten Bilboko Ansiblefest jaialdia. «Eztabaida modu logiko batean egitea eta, batez ere, elkar ezagutzea zen gure asmoa», azaldu du Arrate Hidalgo jaialdiko antolatzaileetako batek. Hain zuzen ere, zientzia fikzioaren inguruan Europan egiten den lehen biltzarra da Ansiblefest. Iaz izandako harrera ikusita, aurten bigarren aldiz antolatu dute.

Bestelako munduak proposatu eta asmatzeko genero bat da zientzia fikzioa. Eta, Hidalgoren arabera, feminismoari dagokionez oso lagungarria da gai eta ardura feministak uztartzeko. «Zientzia fikzioa politikoki oso indartsua izan da beti», azpimarratu du. Ansiblefest jaialdiko arduradunentzat, Ameriketako Estatu Batuetako Wiscon jaialdia izan zen inspirazioa, 1977. urtean sortutakoa. «Bilbo toki gisa eta garaiabera aproposak iruditu zitzaizkigun jaialdia antolatzeko». Halaber, egitaraua elebiduna izatearigarrantzi berezia ematen diote Ansiblefesten. Bigarren aldi honetan, espazioa aldatu dute: La Moradan egin zituzten jardunaldiak iaz; aurten, baina, Bilbo Arten izango dira. «Espazioak espazio, jendea batzea espero dugu», aitortu du Hidalgok .

Mahai inguruak eta tailerrak

Ostiral eta larunbaterako, egitarau aberatsa prestatu dute. Mahai inguruak eta tailerrak dira protagonista nagusi. Baina, horrez gain, irakurketa musikatuak, zinema emankizunak eta liburu azoka ere izango dira. Ostiral iluntzerako, bestalde, Maitasun istorio interestelarra zientzia fikziozko bertso saioa antolatu dute.

Ansiblefest



Ostiralean eta larunbatean, Bilboko Bilbo Arte espazioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.