Antzerkia eta umorea, bat

'Zoaz pake santuan' izango da euskarazko antzezlan bakarra Araia-Asparrenako Umore Antzerkiaren Jaialdian. Bihar hasiko da jaialdia, eta igandera arte izango da

Zoaz pake santuan antzezlana. DAVID VICENTE.
ane insausti barandiaran
2019ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
Ziti Peta Hofen Show antzerkiak irekiko du hogeita seigarren Araia-Asparrenako (Araba) Umore Antzerkiaren Jaialdia, bihar. Guztira, 39 emanaldi egongo dira herrian; 20:00etan egingo dute lehena, herriaren erdialdean.

Porpol antzerki taldeak sortu zuen udako iluntzeak komedia antzerkiz betetzeko egitasmoa, 1994. urtean. Antolaketa Araiako antzerki taldeak egiten du, eta saioak euskaraz, gaztelaniaz eta keinu hizkuntzaz izan ohi dira.

Aurtengo aldia bihartik igandera bitartean egingo da, eta Arrazpi Berri kiroldegian egingo dituzte ikuskizun gehienak. Txalo Produkzioak-en Zoaz Pake Santuan izango da emanaldietako bat, euskaraz egingo den bakarra. Bikote harreman aspergarri bati umorez heltzen dio antzerkiak.

Araia-Asparrena izan arren jaialdiaren erdigunea, Arabako beste hemeretzi herritara ere zabaltzen da jaialdia. Emanaldiak abuztuaren 7an hasi ziren, eta 23ra arte luzatuko dira. Malas CompaƱias taldearen Prozak eta CompaƱia Trotamundosen Historias de un Baul izango dira gehien errepikatzen diren saioetako bi.

Gainerako aldietan jaso duten erantzuna jaso nahi dute berriro ere antolatzaileek, Araiako eta kanpoko jende asko joan izan baita.

Araia-Asparrenako Umore Antzerkiaren Jaialdia

Bihartik igandera, Araia-Asparrenan (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.