PROPOSAMENAK

Talde asko, estilo bat

Bihar hasiko da Bluesaren Burlatako jaialdia, eta hainbat talde bilduko dira. Kontzertuez gain, filmak ere izango dira

June Romatet Ibarguren.
Donostia
2019ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Jatorri afro-amerikarreko musika estiloa jotzen duten hainbat talde batuko ditu Burlata Blues Festival jaialdiak. Bihar hasiko da, Burlatako udal parkean, eta datorren igandean, amaituko da, 11n.

Pasa diren edizioen aldean, aurten ez dute aldaketa handirik egingo. «Aldaketa handiena soinu eta argi ekipo berria dira, asko hobetu baititugu», esan du Miguel Rubio jaialdiaren zuzendariak.

Kontzertuak, filmak eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte hamar egunetan. Lehen egunean, Life in 12 Bar filma jarriko dute, eta bigarrenean hasiko dira kontzertuak, The Cheap & Nasty Boys eta Los Deltons taldeekin.

Hurrengo egunean, 3an, Mississippi Queen & The Wet Dogs taldea eta Peache Staten & Bluz Explosion izango dira oholtza gainean. Igandean, kontzertua eta bermuta batera izango dira. 8an, ostegunean, AMY filma jarriko dute, Amy Winehousen bizitzari buruzkoa.

Ostiralean, Priscilla Band taldea egingo da agertokiaren jabe, eta, hurrengo egunean, 10ean, Los Gumbo taldearen eta BigBlack Rhino taldearen kontzertuak egingo dituzte.

Jaialdiari amaiera emateko, BigBlack Rhino taldeak bermutean joko du. Gero, Carril Blues ekitaldia egingo dute; herriko hainbat leku publikotan jotzen arituko dira.

Rubioren hitzetan: «Jaialdi hau berezia dela uste dugu, Blues estiloa beti ingelesez baita, eta, guk, inguruko taldeak ekarriz, beste hizkuntza batzuetan ere entzungo baitugu».

Azken urteetan arrakasta izan dutela esan du zuzendariak, eta aurten ere hori espero dutela.

Burlata Blues Festival



Bihartik 11ra, Burlatako parkean (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.