Inertziak astintzeko

Mintzalasai jaialdiak euskaraz bizitzeko 75 ekitaldi proposatu ditu Baionan, Angelun eta Miarritzen. Bisita gidatuak, tailerrak eta beste izango dira

Eihartze Aramendia Iparragirre -

2018ko irailak 5
Mintzalasai jaialdiak zazpigarren aldia du aurten. Hilabete osoan, hamaika ekitaldi izango dira Baiona, Angelu eta Miarritzen, helburu jakin batekin: euskaraz bizitzea eta biziaraztea. Antolatzaileek iritzi diote iritsi dela euskara denekin partekatzeko garaia, bai eta inertziak ┬źastintzeko┬╗ garaia ere. Izan ere, Baiona-Angelu-Miarritze eskualdean 15.800 euskal hiztun daude, eta 550 heldu euskalduntzen ari dira, besteak beste.

Datu horiek aldeko eta ikasturte berriak ematen duen indarrarekin, gogotsu hasiko da Mintzalasai; guztira 75 ekitaldi antolatu dituzte 45 elkartek auzolanean. Aurtengo berritasunen artean ordaintzeko modua dago; bakoitzak bere nahiaren eta ahalaren arabera ordainduko ditu ekitaldiak.

Momentuak

Prestatutako ekitaldiak momentutan banatu dituzte. Esate baterako, larunbat guziz haur eta gurasoen arteko momentuak egongo dira dantzaren bidez, bidaia musikalen bidez... Momentu azkarrak ere proposatzen dituzte, hainbat belaunaldi euskararen inguruan elkartzeko asmoz. Horren barruan, Seaskaren Gliss Eguna, Euskaraldiaren izen emateen abiatzea eta Euskal Irratien euskal rocka omentzeko Esker 1000 egitasmoa izango dira.

Gazte eta helduentzako momentuak ere egongo dira: bisita gidatuak, tailerrak, mintzapraktika... Gogoetaldien barruan, bestalde, zenbait hitzaldi eta euskararen inguruko formakuntza proposatzen dituzte. Jaialdia hilaren 30ean bukatuko da, eta egun osoko festa egingo dute Miarritzeko Marion aintziran.

Egitarau osoa ikusteko, jo webgune honetara: mintzalasai.eus.

Mintzalasai

Baionan, Angelun eta Miarritzen (Lapurdi), hilabete osoan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna