PROPOSAMENAK

Kultura eta aisia

Abian dira jada, urtero bezala, Donostiako Urgullen antolatzen dituzten haurrentzako tailer, antzerki, ikuskizun eta bestelako jarduerak

Donostia
2019ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Uztaila iritsita, martxan dira Donostiako Urgull mendian 5 urtetik gorako haurrentzako antolatzen dituzten aisia eta kultura jarduerak.San Telmo museoak eta Cristina Enea fundazioak elkarlanean eta Donostiako udalaren babesarekin osatutako egitarauak abuztura arte iraungo du. Jardueretarako proposatutako hiru eremuak astelehenetik igandera bitartean izango dira zabalik.

Damen Baterian kokatutako udako liburutegia da eremu horietako bat. 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, egunero, eta, astelehen eta ostegunetan, irakurraldi, txotxongilo antzerki eta ikuskizunak emango dituzte.

Bigarren eremua gobernadorearen Baterian kokatutako natur txokoa da. 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, egunero, eta han egingo diren jarduerek naturarekiko lotura izango dute ardatz. Astearte eta asteazkenetan egingo dituzte ekintzak, eta, irakurketarekin lotutako jarduerez gainera, jolasak ere izango dira.

Historiaren etxea da azken eremua, Motako gazteluan dagoena. 11:00etatik 20:00etara bitartean egongo da irekita, egunero, eta, tarte horretan, aukera izango dahan dagoen Donostiari begira erakusketa ikusteko. Astero proposatutako tailer, jolas eta irteerak ostiral arratsaldean izango dira, 18:00etatik 20:00etara.

Jarduera guztiak euskarazeta doan izango dira; 18:00etan hasiko dira, eta sarrera librea izango da lekuak betetzen diren arte. Dbusek autobus zerbitzua eskainiko du, eta ordu erdian behin igoko dira autobusak Urgullera.

Haurrentzako aisia eta kultura jarduerak



Uztail eta abuztuan, Donostiako Urgullen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.