Proposamenak

Mitologia bizirik da

Arbasoen kondairak ezagutzeko, tailerrak, hiltzaldiak eta ibilaldiak egingo dituzte Mitoaldian, Ataunen. Gaurtik hilaren 13ra izango da.

Donostia
2019ko uztailaren 5a
00:00
Entzun


Datozen egunetan egingo den III. Mitoaldirako, hainbat ekitaldi prestatu dituzte Ataunen (Gipuzkoa). Jentilbaratza elkarteak eta Barandiaran museoak, elkarlanean, arbasoen istorioak erakutsiko dituzte.

Gaur izango da lehen hitzaldia, Ataungo Astigarragako parkean, 20:00etan. Iñaki Perurenak Harria, maitasun istorioa hitzaldia emango du, eta harriak Euskal Herriaren historian izan duen garrantziaz mintzatuko da.

Murkoondo, Ataungo bihotza ibilaldia egingo dute bihar, 09:30ean. Jon Aizpuruak gidatuko du, eta herriko gune esanguratsuenetan azalpenak emango dituzte.

Etzi, Marimunduko pertsonaiak ipuin kontaketa egingo du , 11:00etan eta 12:30ean, Barandiaran museoan. Bertaratzeko, izena eman beharko da lehenago.

Udalekuentzako tailerrak ere antolatu dituzte uztailaren 8tik 12ra bitartean.

Joseba Aurkenerena idazle eta historialariak, uztailaren 9an, 19:00etan emango du Barandiaran eta mitoak hitzaldia. Barandiaran museoan izango da.

Bukatzeko, VIII. Gau Ibilaldi mitologikoa egingo dute uztailaren 13an, 20:00etan. San Gregorio auzotik San Martinerako bidea egingo dute, euskal mitologiako pertsonaiak bidelagun.

Barandiaranen lana

Joxe Migel Barandiaranek euskal mito eta istorioak dokumentatzen egin zuen lana nabarmendu dute antolatzaileek. Urteak daramatzate dokumentu horien gainean lanean, eta, Barandiaranen bideari jarraituz, garrantzitsua iruditzen zaie Mitoaldiaren gisako egitasmoekin belaunaldiz belaunaldiko transmisioari eustea.

Mitoaldia



Gaurtik hilaren 13ra bitarte, Ataunen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.