PROPOSAMENAK

Haurrak gau argitan

Argentina, Bolivia, Palestina, Txetxenia eta Ukrainako haurrek beren dantzak erakutsi eta Euskal Herrikoekin trukatuko dituzte zazpi egunez

Ainize Madariaga
2019ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Mundu osoko dantzen nahasketa ekartzen du Gauargi haurren dantza festibalak. 33. aldia ospatuko du, egun hasi eta heldu den asteartera arte. «Aurten, bortz dira kanpotik gomitatu ditugunak: Argentina, Bolivia, Palestina, Txetxenia eta Ukraina», jakinarazi du Kati Lassalle Gauargi elkarteko idazkariak.

Kanpokoa deskubritzeaz gain, Euskal Herriko dantzak ere erakustea du xede festibalak. Horregatik dakar edizio honek berritasuna: igandeko eguna; Euskal Herriarena izanen baita. «Gurea bertzeei erakusteko. Dantza tradizionalak bakarrik emanen dituzte, kreaziorik gabe», xehatu du Lassallek. Eibarko Kezka taldeaz gain, Donibane Lohizuneko, Iruñeko, Markina-Xemeingo eta Eskiulako taldeetako haurrek parte hartuko dute.

Lau haizetako argia

Kolorez mukuru egongo dira Ezpeleta, Senpere, Ainhoa, Larresoro, Basusarri, Zuraide (Lapurdi) eta Donapaleuko karrikak (Nafarroa Beherea). «Haurrek bertze giro bat dakarte: gaztetasuna, freskura eta naturaltasuna. Helduekin beti zailago izaten da», gehitu du idazkariak. Berez, ideia Frantziako Saint-Maixent l'Ecoleko festibalari hartu zion Claude Iruretagoiena elkarteko lehendakariak. Elkarrekin lan egiten hasi dira orain, hango topaketatik zuzenean baitatoz Bolivia, Argentina eta Txetxeniako haur dantzariak. Palestinarrek, berriz, Gallartan (Bizkaia) iragan dute astea, «turismoan», eta eibartarrekin bertaratu dira.

Egunero ikusgarriak emanen dituzte. Egun, Ezpeletan hasi, eta Basusarri, Senpere eta Donapaleun ariko dira dantzan haurrak.

Gauargi festibala



Egun hasi eta asteartera arte, Lapurdin eta Nafarroa Beherean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.