Gatzaga artean, ospakizunak

'Gatz haranaren memoria' ikuskizuna azkenekoz emango dute gaur, Gesaltza Añanako gatzaren azokan. Hogei urte dira gatzagak berritzen hasi zirela; hamar, fundazioa jaio zela

Iluntzean egindako ikuskizuna, 2013an. QUINTAS.
Jon Rejado.
2019ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Egun handirako prest daude jadanik Gesaltza Añanako gatzagak (Araba). Gaur, 17:00etatik aurrera, Gatzaren Azoka egingo dute, gatzak dagoeneko zuriz jantzi dituen terrazetan. Hainbat urtez antolatu dute, baina aurten berezia izango da. Batetik, eskualderako mugarriak izan diren gertaeren urteurrenak oroituko dituzte: gatzagak zaharberritzeko planak hogei urte beteko ditu, eta hamar Gatz Harana Fundazioak. Bestetik, azken aldiz emango dute azken hamabost urteetan egindako ikuskizuna, Gatz haranaren memoria.

Arratsalde hasieratik bisita gidatuak antolatuko dituzte, milurtekotan izandako bilakaera bertatik bertara ezagutzeko. Gesaltza txarangak musikaz girotuko ditu herriko kaleak. Bolo txapelketa bat ere egongo da, eta, 20:00etatik aurrera, barbakoa piztuko dute, gerora helduko denerako indarrak hartzeko.

Iluntzean, 22:30ean, ehun gatz egile inguruk Gatz haranaren memoria ikuskizuna emango dute. Fundazioak, udalak, eta gatz egileen elkarteak prestatu dute musika eta argi ikuskizuna, eta inguru horren historia irudikatzen dute. Hamabost urtez egin dute, eta gaurkoan azken aldiz irudikatuko dute: datorren urterako berritu egingo dute. Ikuskizunaz gozatzeko sarrera aurretik erosi behar da.

Gatzaren azoka

Gaur, 17:00etatik aurrera, Gesaltza Añanan (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.