Proposamenak

Oiasso hirirako itzulera

Erromatarren garaia gogoratuz, tailerrak, bisita gidatuak, jarduera gastronomikoak eta antzerkiak egingo dituzte Irunen, bihartik igandera

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Irungo Oiasso museoak (Gipuzkoa) antolatuta,Dies Oiassonis jaialdia izango da datozen lau egunetan. Antzerkiak, birsortze historikoak, erromatar zirkua eta jarduera gastronomikoak egingo dituzte, besteak beste, Gipuzkoako hiri horretan. Erromatar garaiko giroa gaur egungoarekin lotzea du helburu jaialdiak, eta berebiziko garrantzia ematen diete herritarren parte hartzeari, interesari eta laguntzari.

Aurten, jaialdiko ekitaldi handiena Navigium Isidis birsortze historikoa izango da, larunbatean19:30ean egingo dutena. Oiasso museoaren inguruko kale eta auzoetan egingo da, eta azalduko diren pertsonaia gehienak herritarrek antzeztuko dituzte. Isis itsas nabigazioaren jainkosa izango du protagonista.

Beste jardueren artean, ostiral arratsaldean, bitxi eta koraza tailerrak egingo dituzte. Egunean bertan, 18:00etan, Amaia Rodriguezek Emakume ahotsak bakarrizketa emango du, museoan bertan. Larunbat eta igandean, artisau azoka ipiniko dute Oiasso museoko plazan, eta jokoak, txotxongilo ikuskizunak, arkeologia gastronomikoak, zirkua eta hainbat tailer ere izango dira. Lau egunetan, argazki erakusketa ere egongo da ikusgai Oiasson.

Oiasso museoaren lana

2006tik gaur arte, lan handia egin du Irungo museoak haur, gazte eta helduak erromatarren garaiko hirira gerturatzen. Inguruan egin diren ikerketa eta indusketetatik ateratako garai hartako informazio eta objektuak erakutsi ditu, eta, urtean zehar egiten dituzten jaialdi eta jarduerekin, inguruko jende ugarik eman dio itzulia hiriaren historiari azken urteetan.

'Dies Oiassonis'



Bihartik igandera bitarte, Irunen (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.