Albistea entzun

KRITIKA. Gasteizko 44. Jazzaldia

Aparteko azken ekitaldia

RAUL BOGAJO / @FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Markel Gonzalez de Zarate -

2021eko uztailak 20

Anne Paceo eta Antonio Sanchez

Lekua: Iradier Arena, Gasteiz. Eguna: uztailaren 17a.

Anne Paceo bateria jotzaile eta abeslariak oso bidaia pertsonalean eraman gintuen bere taldearekin batera Gasteizko Jazzaldiaren azken arratsaldean Iradier Arenan. Sunshine piezarekin hasi zen emanaldia, eguzkitsu giroa estadioaren kanpoaldean eta barrualdean. Pozik esan dezaket azkeneko egunean Iradierreko platea ondo beteta egon zela. Tzigane, Moons eta Toundra piezekin jarraitu zuten, zeinetan Isabel Sorlingen ahots leun baina boteretsua protagonista izan zen. Munduko musikak soinu urbanoekin nahasten dira konposizio hauetan. Sables, Circles eta ondoren etorri zen Birth and Rebirth-ek Tony Paeleman teklatu jotzailearen alderdirik hoberena atera zuten. A tempestade eta Myanmar Folk Song hurrengo bi konposizioek Christophe Panzaniren saxoaren alderdi hoberenak agerian utzi zituzten. Gazteleraz hitz batzuk egiteko Paceoren saiakerak ikusleen bihotzak irabazi zituen, karisma handiko artista baita musikaria. Polar Night izan zen azkeneko abestia, espero baino azkarrago ailegatu zena. Sorlingek eta Paceok batera abestu zuten. Kontzertu honek ustekabeko bukaera utzi zigun, oso ona. Eskerrak abesti estra bat oparitu zigutela, jaialdi osoan ikusleek eskatu arren, denbora mugek ezinezko egin baitituzte egun gehienetan bisak.

Saihetsezina den momentua ailegatu da, aurtengo kontzertuen bukaera Iradier Arenan. Amaiera ahaztezina izateko, Antonio Sanchez Special Quartet taldekoak agertu ziren agertokian sumendi baten energiarekin. Laukote berezi hau osatzen dute: Danny McCaslin, saxo tenorrean; Miguel Zenon, saxo altuan; Scott Colley, kontrabaxuan; eta Birdman filmaren soinu bandaren sortzailea, Antonio Sanchez, baterian. Txinpartak atera zizkieten instrumentuei lehenengo abestiekin, Northbound-ekin bereziki. Jazz jam baten energia aparta eskaini zuten pieza horretan. Bigarrenean, Medusa izenekoan, kadentzia moteldu zuten, eta Firenze izan zen saxu altuaren une hoberena, Zenonek melodia leku harrigarrietara eraman zuen-eta. Erritmoa azkartu klimaxera ailegatu arte, eta gaueko une gogokoenetarikoa izan zen, zalantzarik gabe. Aurreko pieza Gocta-rekin lotu zuten, bi saxoen artean jokoa azaleratuz. Sanchezek sekulako trebezia erakutsi zuen danborrekin, bere profesionaltasuna garbi geratzeko. Zelako laukotea hau!

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Margoak, gaitzen aurka

Margoak, gaitzen aurka

Peru Azpillaga Diez - Bizkaiko Hitza

Ibarrangeluko kultur etxean (Bizkaia), Mari Carmen Zubietaren margolanen enkante-erakusketa solidario bat antolatu dute. Egitasmoaren bidez, Zubietak egindako artelana aitortzeaz gain, minbiziaren aurkako ikerketan lagundu nahi du haren familiak. Dirua lortzetik harago, “kontzientziazioa”; ere bultzatu nahi dute.

Mitsuko Uchida pianista japoniarra. ©HYOU VIELZ

Sarrera gehienak salduta

Gorka Arrese

Donostiako 82. Musika Hamabostaldia gaur abiatuko da. Abuztuaren 27a bitartean 75 kontzertu izango dira, 35 agertokitan. 1,8 milioi euroko aurrekontua dauka jaialdiak

Miren Amuriza, bertsolaria eta idazlea. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Sei bertso saio Gasteizen

Berria

Santa Maria plazan bertso saioak izango dira egunero, asteartetik igandera. Haurrentzat 'Urpekariak' antzerkia egingo dute hilaren 4an

Urtzi Urkixo, Mikel Erkiaga, Izaskun Araluzea eta Jenni Alvarado sarituak, Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuarekin. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Barriek, goi mailakoen pare

Nerea Lauzirika

Bizkaiko bost artistaren obrak ikusgai egongo dira Rekalde aretoan. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Barriek programaren 10. aldian saritutako proiektuak dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.