Proposamenak

Festa, kale gorrietan

Tomateak erosiko eta jango dituzte bihar Cadreitako Tomate Egunean. Lehiaketa berezietan parte hartzeko aukera ere izango da

June Romatet Ibarguren.
Donostia
2019ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Gorritu egingo dira bihar Cadreitako kaleak Tomatearen Eguna ospatzen (Nafarroa). Lehiaketak, azokak, pintxoak, puzgarriak, herri bazkaria eta beste hainbat ekitaldiegingo dituzte.

Jai horren berezitasuna Pesotomate edo tomate jaurtiketako lehiaketa. 13:00etan egingo dute, kale batean, borobil baten barruan jarrita: tomate bat bota beharko dute parte hartzaileek, eta urrutien iristen denak irabaziko du.

Horrez gain, lehenago hasiko da festa, 10:30ean San Anton parkean beste lehiaketak hasiko dira. Tomaterik itsusienak, tomaterikpisutsuenak eta haurren marrazkirik onenak saria izango dute, eta tomatea dianara jaurtitzeko lehiaketa ere egingo dute parkean. Adin guztietako jendeak hardezake parte.

Lehiaketak bukatu ondoren, 11:00etan, pregoia irakurriko dute Jesus Nievak eta Abel Azkonak. Herriari eman dioten laguntzagatik izango dira bi herritar horiek pregoilariak. Jarraian, irekiko dira azokako postuak, tomatearekin lotura duten produktuak saltzeko, eta herriko musika bandak azokan joko du.

Pesotomate lehiaketaren ondoren, 14:30ean herri bazkaria egingo dute herriko plazan. Jarraian, kafearekin batera, 16:00etatik 17:30era, La Orquesta Jamaica Show taldearen kontzertua egongo da plazan.

Arratsaldean, 18:30ean, behi lasterketa egingo dute kaleetan. Horrez gain, haurrentzat puzgarriak egongo dira egun osoan, eta, tabernetan, tomatea osagarri nagusitzat izango duten pintxoak jateko aukera egongo da.

Kanpokoentzat ere bada jaia, pasa den urtean ia 2.000 pertsona joan ziren beste herri batzuetatik.

Tomatearen Eguna



Bihar, 10:30ean hasita, Cadreitan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.