Proposamenak

Jazz giroa lautadan

Euskal Herriko eta kanpoko taldeak arituko dira Agurainen, Jazzherrian jaialdian. Bihar hasita, uztaileko asteburuetan izango dira kontzertuak

Igor Galarza.
Gasteiz
2019ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Bihar hasiko da jazzaren festa Agurainen (Araba), Jazzherrian musika jaialdian. Uztaileko asteburuetan hainbat musika talde arituko dira: euskal taldeak ez ezik, Herrialde Katalanetako eta Espainiako zenbait taldek ere izango dute tokia. Dohainik izango dira kontzertuak, eta 19:30ean hasiko dira gehientsuenak.

Jimmy Barnatan & The Cocooners taldeak emango dio hasierajaialdiari, bihar, Aguraingo Santa Maria plazan. Laukote horrek soinu estatubatuarrak biltzen ditu. Louis Armstrong eta Ella Fitzgerald dira taldearen erreferenteetako batzuk, eta jazz, rock eta blues estiloak ere uztartzen ditu.

Hurrengo asteburuan bi kontzertu izango dira: ostiralean, uztailaren 12an, Moikave taldeak Bi Hodiko Iturrian joko du. Uztailaren 14an, berriz, Blueroomess taldea arituko da San Juan plazan, 13:30ean.

Jazza berreskuratuz

Euskal taldeak arituko dira hirugarren asteburuan. Uztailaren 19an Infraganti Band taldeak emango du kontzertua, Sagarmin plazan. Biharamunean, River Oaksdistrict Band taldeari egokituko zaio; duela berrogei urteko rock klasiko eta blues estiloak entzuteko aukera egongo da Dulantzi plazan.

Jazzherrian jaialdiari amaiera emateko, uztailaren 27an The Binilos taldeak astinduko ditu musika tresnak, Euskal Herria plazan. Xabigune Kultur Music Elkarteak antolatutako egitasmoa 2014an sortu zen, eta seigarrenez egingo dute aurten. Jazz klasikoa berreskuratzen aritu dira ordutik, eta asmo berarekin antolatu dute aurtengoan ere.

Jazzherrian







Uztaileko asteburuetan, Agurainen (Araba).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.