Hiriko erroetara atzera

Ostalarien elkarteak Erdi Aroko Astea antolatu du Lizarran, igandera arte. Kaleak garai hartako ikur, bandera eta lastargiekin atondu dituzte

Iruñea
2019ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Lizarrak (Nafarroa) bere sorrera zor dio duela ia mila urte Antso I. erregeak eman zion foruari; 1090. urtea hartzen da Lizarraren sorreratzat. Garai hartara itzuliko da herria Erdi Aroko astean, igandera bitartean, ostalariek antolatutako festan. Nafarroako eta Aragoiko monarkak Donejakue bideko erromesen geldialdi izateko eman zion bultzada hiriari.

Atzo hasi zen festa, Antso I.aren gortea hirira sartu zeneko ibilbide antzeztuarekin. Gainerako egunetan, haurrei eta familiei zuzendutako jarduerak antolatu dituzte; besteak beste, antzerkia, musika eta txotxongiloen teknikak uztartzen dituzten emanaldiak.

Adibidez, Titiriteros de Binefarkonpainia sarituaren antzezlan ibiltaria izango da, gaur arratsaldean; eta Más allá del bosqueobra, txotxongilo erraldoi misteriotsuekin antzeztua, bihar, 18:00etan.

Jatekoak ere, Erdi Arokoak

Baina, programa ofizialaz aparte, Lizarra bera ere ez da ohi bezala egongo. Dendak eta kaleak Erdi Aroko ikurrekin eta banderekin apaindu dituzte, eta gauetan lastargiek argiztatuko dute hiria, giro berezia sortuz. Erdi Aroa Lizarrara itzuliko da.

Gastronomia gustuko dutenek ere izango dute lekua jaialdian. Jatetxe askok garai hartako platerak imitatuko dituzte, baina menu berezi bat nahiago dutenek uztailaren 20ko Erdi Aroko afaria ere badute; Florida jatetxean egingo da. Azkenik, larunbateko eta igandeko artisauen azokan, gazta, eztia eta txokolatezko ezohiko produktuak ere izango dira salgai, bestelako gutiziez gain.

Erdi Aroko astea

Gaurtik igandera arte, Lizarran (Nafarroa)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.