PROPOSAMENAK

Enborretik adarretara

Adarretatik musika jaialdiak Brasilgo musika, Euskal Herrikoa eta beste hainbat tokitakoa bilduko ditu gaurtik igandera, Zarautzen

June Romatet Ibarguren.
Donostia
2019ko uztailaren 19a
00:00
Entzun
Gaur hasi eta igandean amaituko da Zarauzko (Gipuzkoa) Adarretatik musika jaialdia. Bertan, hainbat talde arituko dira herria musikaz betetzen.

Gaur, Brasilgo Sociedade Recreativak herrialdeko musika eta hip-hop estilokoa nahastuko ditumalekoian egingo duten kontzertuan. No-Land Trio, Ruper Ordorika eta DJ Maga Bo ere izango dira gaurko kontzertuak emango dituztenak.

Bihar, berriz, Kumbia Boruka talde mexikarra izango da malekoian, cumbiaren erritmoan jendea dantzan jartzeko. Joseba Irazoki eta Lagunak eta Señor Lobezno ere izango dira bihar.

Jaialdia amaitzeko, igandean, Antonio Lizana Triok joko du. «Urrezko paparreko orratza jarriko dio jaialdiari malekoian izango den jazz kontzertuak», aitortu du Mikel Unzurrunzaga Makala antolatzaileetako batek.

Iazkoarekin alderatuta, aldaketa txiki batzuk izango dira ospakizunean. Joan den urtean, eguerdian kontzertuak izan ziren, baina aurten denak arratsaldean eta gauean izango dira. «Leku aldaketa bat ere egin dugu: Musika plazan eta malekoian egin beharrean, Frontoi Txikin eta malekoian izangodira kontzertuak», esan du Makalak.

Jaialdia Enbor Akzio Kulturala elkarteak eta udaleko Kultura Sailak antolatua da: «Hitz jokoarekin jarraitzeko jarri genion Adarretatik izena jaialdiari», azaldu du Makalak.

Beharrezkoa iruditu zitzaien Zarautzen horrelako musika zabaltzeko jaialdi bat sortzea, eta Makalak esan bezala: «Udan leku askotan daude musika jaialdiak; Zarautzen zergatik ez?».

Adarretatik musika jaialdia



Gaurtik Igandera, Zarautzen(Gipuzkoa)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.