Koronabirusa

Nafarroak tabernetako eta jatetxeetako edukiera mugatu du

Uxue Rey Gorraiz.
Iruñea
2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Koronabirusaren hedapenari kontra egiteko neurri berriak ezarri ditu Nafarroako Gobernuak, gaurtik. Ostalaritzarekin eta aisialdiarekin lotutakoak dira hartutako neurri gehienak, eta hamabost egunez izanen dira indarrean, oraingoz. Ezarritako mugak eremu pribatuan ere bete daitezen gomendatu dute.

Santos Indurain Osasun kontseilariak atzo iragarri zuenez, eguerditik aurrera mahai baten inguruan baizik ezin izanen da kontsumitu taberna eta jatetxeetan. Barran kontsumitzea, esaterako, goizetan soilik egonen da baimendua. Halaber, gobernuak mugatu egin du mahai bakoitzeko egon daitekeen lagun kopurua: sei pertsona biltzen ahalko dira gehienez, lokalen barruanzein terrazetan. Era berean, elkarte gastronomikoak eta peñak itxiko dituzte. Dena dela, salbuespen izanen dira 500 biztanletik beherako udalerrietakoak, baldin eta lokal hori bada herritarrek erabil dezaketen bakarra; kasu horietan, baimenduko dute ateak zabalik edukitzea. Ezkontza eta bestelako ospakizun zibiletan, berriz, erdira murriztuko da astelehenetik aurrera horietan bildu daitekeen pertsona kopurua.

Gainera, Nafarroako Gobernuak neurri bereziak ezarriko ditu herritarrek arauak beteko dituztela bermatzeko. Asteazkenetik aurrera, besteak beste, maskara erabiltzen ez dutenen edo gaizki jantzia dutenen kontrako zigorra 300 eurokoa izanen da gutxienez, eta dendetan ezin izanen da alkoholdun edaririk saldu gaueko hamarretatik aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.