Txibite: «PSNk ez du Esparza bihurtuko presidente»

2022ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Hauteskundeei begira, asmo batzuk agertu ditu lehendakariak: gaur egun gobernua osatzen duten alderdiekin orain arteko formulari eutsi nahi du: «Alderdi batzuk, desadostasunak izanik ere, gai izan dira parlamentura eraman dituzten egitasmo guztiak aurrera ateratzeko». Gainera, espero du hauteskundeen ondoren gobernua osatu ahal izatea «PSNren pisu eta babes sozial handiagoarekin».

Halere, Txibitek gobernuaren atea itxi die bai EH Bilduri eta bai UPNri: «PSN ez da pentsatzen ariEH Bildu gobernuaren parte den formula batean». Aitortu du balorazio ona egiten duela indar subiranistarekin eginiko akordioen inguruan, baina erantsi du «oso ezberdina» dela «hitzarmen jakin bat egin edo gobernu akordio bat egin». UPNri dagokionez, berriz, argi esan du: «PSNk ez du Javier Esparza bihurtuko presidente».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.