Irudia. Bastida

Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidan izango da

EHIGE.
2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Bastidako herri ikastetxeak (Araba) antolatuko du Euskal Eskola Publikoaren 29. jaia, ekainaren 7rako. Hazitik gora! leloa aukeratu izanaren arrazoia azaldu dute: «Horren bidez, Arabako Errioxako ikastetxe publikoei balioa eman nahi izan diegu, bizitzen ari diren eraldaketa prozesuak aitortuz eta gizarteratuz». Festaren aurkezpen ekitaldia logoa erakusteko ere baliatu dute. Ernamuintzen ari den hazi bat irudikatzen du, hainbat kolorerekin, eta Migel Angel Herrerak egin du. Ekainaren 7aren aurretik beste hainbat ekintza antolatuko dituztela ere iragarri dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.