Salaketa jarri du Iruñeko erasoaren biktimak, intimitatea urratzeagatik

Abokatuek diote epaia jakin ostean sare sozialetatik mehatxuak jaso zituela biktimak eta ezagutarazi egin zituztela haren datu pertsonalak
Bidarten atzo arratsaldean egin zuten iragan asteko hilketa gaitzesteko elkarretaratzea.
Bidarten atzo arratsaldean egin zuten iragan asteko hilketa gaitzesteko elkarretaratzea. BOB EDME

Jon Ander De la Hoz -

2018ko maiatzak 10
Madrilgo Auzitegian salaketa jarri dute 2016ko sanferminetan bortxatutako emakumearen abokatuek. Biktimaren intimitatea urratu izanagatik eta mehatxu egiteagatik jarri dituzte salaketak; abokatuen arabera, bost erasotzaileen aurkako sententzia jakinarazi orduko mehatxu egin zioten andreari sare sozialetatik.

Halaber, hedabide digital batzuren aurka ere egin dute, biktimaren datu pertsonalak ezagutarazteagatik. Nafarroako Lurralde Auzitegiak egindako huts baten ondorioz filtratu ziren datuak —CGPJk ikerketa bat abiatu du gertatutakoa argitzeko—. Miguel Moran abokatuetako batek adierazi du hortaz baliatu zirela zenbait hedabide biktimaren izena eta helbidea ezagutarazteko. Horrez gain, azaldu du sare sozialetako zenbait erabiltzailek emakumearen argazkiak eta bortxaketako irudien sekuentziak jarri zituztela.

Hamalau urteko zigorra

Adimen urritasuna duen haur bat bortxatzeagatik hamalau urteko zigorra ezarri diote gizon bati, Gasteizen. Epailearen arabera, «frogatua» geratu da 2016an akusatuak 60 urte zituen orduan bortxatu egin zuela 11 urteko haurra; horrez gain, zerbait kontatuz gero «burua hautsi» egingo ziola mehatxatu zuen erasotzaileak. Epaileak hogei urtez 500 metrora arteko urruntze agindua eta 50.000 euroko kalte-ordaina ere ezarri dizkio akusatuari.

Bestalde, iragan astean Bidarten (Lapurdi) emakume bat hil izana gaitzesteko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Euskal Herriko zenbait herri eta hiriburutan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna