Pentsioak eguneratuko direla baieztatu du

2022ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Escriva ministroak baieztatu du pilaturiko KPIaren arabera eguneratuko direla pentsioak hurrengo urtarrilean. «Izan beharreko igoera izango da», aurreratu du. Bide batez, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak iragan astean esanikoak berretsi ditu. Iaz geroztik, batez besteko KPIaren arabera eguneratzen dira pentsioak—aurreko urteko abendutik azarora arteko datuen batezbestekoa kalkulatzen da—, eta, abuztuko neurketaren ondoren, %8,6 da datu hori. Escrivaren ustez, urte amaierako datua ez da asko urrunduko egungotik. Abuztuko KPIa %10,4 izan zen, eta irailean antzeko datua espero da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.