Egoitza judizialetako garbitzaileen ibilaldiak arrakalaren aurka

xabier martin
2018ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Gipuzkoako polizia etxe eta egoitza judizialetako garbitzaileak greban dira azken bi hilabete hauetan, soldata arrakala gainditu eta lan baldintzak hobetzeko. Mobilizazioen artean, beren erreibindikazioen aldeko ibilaldiak egingo dituzte grebalariek —gehienak emakumeak dira— abenduaren 4an eta 5ean. Oiartzundik Donostiara joango dira aurrena, eta Eibartik Bergarara, ondoren. Abenduaren 10ean, berriz, Eusko Legebiltzarrean proposamen bat erregistratuko dute beren lan gatazkari irtenbide bat eman diezaioten.

ELA, LAB, ESK eta UGT sindikatuek gogoratu zuten, atzo, garbitzaileek 70 egun egin dituztela jada lanuztean, eta «ez direla batzartu haiekin, ez Segurtasun Saila,ezta Justizia Saila ere», lan gatazka bideratzen hasteko. Garbialdi enpresak du egoitza horien garbiketa lanen azpikontrata, eta enpresa ez zen batzartu langileekin grebak hilabete egin zuen arte. «Orain hilabete, mahaira itzuli zirenean, erosteko ahalmenari eusten ez dion proposamena egiteko itzuli ziren».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.