Greba handia izatea espero du Parisko gobernuak

2019ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa bederatzi ministrorekin bildu zen atzo Matignon jauregian, datorren asteko grebari nola erantzun eztabaidatzeko. Parisko gobernuak ere uste du protesta handia izango dela, baina ostegunean gertatzen denarekin baino gehiago, ondoko egunetan gerta daitekeenarekin kezkatuago dago. Izan ere, Jaka Horiekin gertatu zen antzera, mugimendua hedatuko den beldur da, «krisi soziala» bilakatzeraino.

Emmanuel Macron presidentearen eta Philipperen asmoa da erreforma proiektua abenduaren bigarren edo hirugarren astean aurkeztea, eta 2020. urtearen erdialdera onartzea parlamentuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.