Lanaldia laburtuko diete Tubos Reunidos taldeko milatik gora langileri

Erregulazioaren negoziazioa gaur hasiko dute Trapagarango Productos Tubularesen, baina amaitu da Amurrioko lantegi nagusian

Productos Tubularesko langileen protesta, artxiboko irudian. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU.
Iker Aranburu.
2018ko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Enpresaren galerei —15,7 milioi urteko lehen bederatzi hilabeteetan— eta azken urteetan pilatutako zor handiariaurre egiteko, enpresaren ekoizpena txikitu eta lan kostuak txikitzeko plan bat indarrean jartzen ari da Tubos Reunidos taldea. Kaleratzeen bidetik joan beharrean, langileeilanaldia murriztea hautatu du Arabako enpresak. Taldeko bi enpresa nagusietan enplegua erregulatzeko dosierrak aurkeztu ditu: Amurrioko Tubos Reunidos enpresa nagusian, 700 langileetatik 660ri eragingo die lanaldiaren murrizketak, %50ekoa. Trapagarango Productos Tubularesen (Bizkaia), berriz, lantaldeko 407 lagunetatik gehientsuenak geratuko dira erregulazioan.

Iturri sindikalek Efe agentziari azaldutakoaren arabera, komertzialak, mediku eta erizainak, eta giza baliabideetako langileak bakarrik geratuko dira Productos Tubularesen lanaldia laburtzeko espedientetik kanpora.

Productos Tubularesek hodiak egiten ditu, eta bete-betean jasan ditu petrolio industriaren inbertsioaren erorketa eta Donald Trumpek Europako Batasuneko altzairu inportazioari jarritako muga zergen kaltea.

Zuzendaritzaren asmoa da urtarrilean hastea lanaldiaren murriztearekin, eta 2020ko otsailera arte irautea erregulazioak. Haren baldintzaren negoziazioa gaur da hastekoa, eta beste lau bilera egitea aurreikusi dute zuzendaritzak eta sindikatuek.

Lanaldia murriztu aurretik, enpresa kaleratzeen bitartez saiatu zen bere kostuak txikitzen. Langileek protesta biziak egin zituzten, eta zuzendaritzak 157 langile kaleratzeko dosierra bertan behera uztea erabaki zuen.

Tubos Reunidosen egoera

Dosierra aurreratuago doa Tubos Reunidos. Industrialen, Amurrion (Araba). Negoziatzeko epea akordiorik gabe bukatu dela eta, protesta egin zuten atzo langileek, taldeak Bilbon duen bulego baten aurrean. Enpresaren egoera kaskarra zuzendaritzaren kudeakuntzari egotzi diote, eta industria plan bat eskatu dutetaldeari bideragarritasuna bermatzeko. Enpresa batzordeko presidente Oier Bidaurrazagak (LAB) ziurtatu du lanaldia laburtzeko espediente bat ez dela irtenbidea: «Ezin da egoeraren zama guztia langileen bizkarren gainean jarri, ez baitira gertatutakoaren errudun». Gogorarazi duenez, 2016an izan ezik, emaitza operazio positiboa izan du azken urteetan Tubos Reunidosek, eta zorrak eragiten ditu galerak.2007-2016ko epean akziodunei banatutako 77,4 milioi euroren irabaziei egotzi die zor horren zati baten ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.