Transferentzia: beste hari bat korapilorako

2021eko maiatzaren 28a
00:00
Entzun
Bilboko eta Pasaiako (Gipuzkoa) portuen transferentzia da zamaketarien etorkizuna baldintza dezakeen beste aldagai bat. Jaurlaritzak aspaldi eskatua dio Espainiako Gobernuari. Javier Barkala Bilboko portuko agintaritzako presidenteak prozesua bizkortzeko eskatu zuen otsailean. Hasieran urrirako espero zen, baina, zabaldu denez, baliteke gauzatzerako 2023ko hasiera izatea. Barkalak zehaztu zuen portuaren kudeaketaren transferentzia izango dela, ez azpiegitura osoarena. «Zer transferitu daitekeen eta zer ez aztertzen ari gara», esan zuen. Ikusi beharko da zamaketarien jarduna ere hor sartzen den. Oraingoz, zamaketa enpresek kontratu luzeak dituzte Bilboko portuarekin; Bergek, esaterako, 2043ra artekoa, eta Coscok, 2047ra artekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.