Onintza Enbeita.
BIRA

Bisitan

2022ko uztailaren 27a
00:00
Entzun
Urtaro aldaketarekin egunaren luzera aldatzen den munduko leku honetan, komunikabideen programazioa freskatu egiten da udan, eta turismoaren aldeko iragarkiak eskaintzen zaizkigu gure erakundeek hala eskatuta. Esate baterako, Gernika-Lumora joateko deia egiten duen iragarki bat entzun dut egun hauetan. Baztanez ari dena ere entzun dut, baina hurbiltasunagatik-edo Gernikakoan gelditu naiz iltzatuta. Arbola santua, zesta partidak, bonbardaketatik zutik geratu diren babeslekuak... Eta han ondoan bizi garenontzat munduko beste punta bezain arrotzak diren hainbat gauza aipatu dituzte. Ez; ez dut nik errepikatuko milaka pertsonek milaka aldiz esan dutena: urrutiko lekuak ezagutzera joaten gara eta etxe ondoa ez dugu ezagutzen. Guretzat arrotzak direnak ez dira beti lekuak edo ohiturak: askotan arrotz egiten zaigu guri buruz erakusten duguna.

Guk ezin dugu erabaki besteek nola ikusiko gaituzten gure herrian egon eta gero, baina erabaki dezakegu zer erakutsi. Guk erabaki dezakegu zergatik nahi dugun izatea gure herria ezaguna munduan, eta nago, arbolari eta babeslekuei ezer kendu gabe, gutxitan erakusten dugula beste edozein bezain herri modernoa, historiaduna baina gaurkoa, estatu gabea baina herri badena, hizkuntza inbasibo biren erdian bere hizkuntzan bizi irauten duena...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.