Onintza Enbeita.
BIRA

Dirua

2020ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Dirua desagertu egingo omen da. Akabo, beraz, eskuan billeteak izatearen plazera. Garai batean, baserritarrek poltsikoan ekartzen zuten dirua txahalak saltzen zituztenean. Egun handia izaten zen hura. Hasi diruak kontatzen eta amaitzea kosta: billete bat eta beste bat, txanpon bat eta beste bat. Ahal dela paperezko diru txikietan zenbatzea nahiago izaten zuten, poltsikoan ez kabitzeko beste diru. Jakingo zuten ez zitzaiela eskuetan kabituko bizitza atontzeko adina diru, baina bolada bateko miseriari ihes egiteko adina ematen zuen lehen txahal batek. Zer ote da dirua?

Orain ez dago modan eskudirua. Desagertu egingo dela esaten dute, eta ez dakit hori ona edo txarra izango den. Izan ere, diruaren balio sinbolikoak hor jarraituko du. Dirua zenbaki birtual bihurtu dute, baina hor dago. Soldata sartzen digute bankuan eta han zenbaki bat jartzen du. Diru hori ba ote dago inon, ordea? Muxikatik ez oso urrun, izan zen zalantza horrek loa kentzen zion emakume bat. Azkenean, bankura joan eta dirua atera egiten zuen kobratu ahala. Hil zenean koltxoian aurkitu zizkioten, gomaz batuta, alarguntasun pentsio osoak ukitu ere egin gabe. Kontua da, han zegoenean, berea zela dirua, eta bankuan dagoenean, inork ez dakiela norena den. Ezta materialki dagoenik ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.