Manafortek erruduntzat jo du bere burua

2018ko irailaren 15a
00:00
Entzun
Donald Trumpen kanpaina zuzendaria izan zen Paul Manafort 2016ko hauteskundeetan, ekainetik abuztura bitartean. Kanpainan Errusiak izandako eraginaren auzian, bederatzi delitu egotzi zizkioten Manaforti. Hala ere, akordio bat lortu du Robert Mueller fiskalarekin. Bederatzi delituetatik bi aitortu, eta bere burua erruduntzat jo du Manafortek. Justiziaren eta AEBen aurkaazpijokoan aritu izana onartu du.

Abuztuan epaitu zuen lehendabizikoz herri tribunalak Manafort, zortzi delitu ekonomiko leporatuta. Astelehenean, berriz, beste saio bat hastekoa zen, tribunal berriarekin, jarrera «irregularrak» izan zituen aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.