ARKUPEAN

Pornoa eskolan

Txema Ramirez de la Piscina -

2018ko urriak 13

Eta zuk, nola ikasi zenuen larrua jotzen? Eskolan, etxean edo pornoen bidez? Horrela hasten zen aurtengo Bartzelonako Saloi Erotikoaren promoziozko bideoa. Spotak zalaparta dezente piztu du. Oso famatuak dira nazioarteko topaketa horrek urtero sortzen dituen bideoak. Morboaz harago, bideoa baliagarria izan da pornoak gure arteko sexu-harremanetan eta, oro har, gizartean duen eraginaz eztabaidatzeko.

Bideoan agertzen zen aktoreak pornoaren munduan gaur egun nagusi den ereduaren aurkako aldarria egiten zuen: «Izan ere, pornorik matxistena zure seme-alaben sexu-heziketa bakarra bilakatu da». Gehiago ere esaten zuen: «Horrela segitzen dugun bitartean, jarraituko dugu bortxatzaileak saldoka fabrikatzen, minutuko isiluneak metatzen, eta taldeko bortxaketak 'olgeta sexual jostagarriak' direla uste duten epaileei arrazoi emanez». Amaierako mezua, garbia: «Porno-ereduak aldatzeko garaia da. Orain guk [emakumeok] agintzen dugu».

Artikulu honen xedea ez da porno-feminismoaren inguruko eztabaida sortzea, baizik eta egun pornoaren mundua inguratzen duen guztiak, oraindik ere, tabu izaten jarraitzen duela agerian uztea. Horren adibide bat duela urtebete Gasteizen gertatutakoa. Joan den urteko urrian Porno eskola izeneko ekimena aurkeztu zen Gasteizen. Helburu hauxe: DBHko ikasleen artean pornoak sozializatzen dituen ereduez irakurketa kritiko eta etikoa sortzea. Bitartekoak: lau unitate didaktiko ziren, non irudi pornografikoak ez ziren espresuki aztertzen (Europako beste berri batzuetan aurrera eraman izan da antzeko ekimena eta bertan bai aztertzen ziren irudi horiek). Ekimenak Udalaren babesa eta laguntza ekonomikoa izan zuen; hasieran bederen. Sortu eta hilabete eskasera, ordea, bertan behera gelditu zen dena. Arrazoia: udalak bide desberdinetatik jasotako presioak. Presiorik handiena Fapacne Ikastetxe Ez Estataletako Guraso-elkarteen Arabako Federazioak egin zuen. Elkarte katolikoak ez zuen argibiderik eman, ezta azalpen publikorik ere. Komunikabideetan agertu zenaren arabera, elkarteak Udala eta Porno-eskola bera salatzeko mehatxua egin zuen eta hori aski izan zen udala kikildu, ekimena zapuztu eta eztabaida errotik mozteko. Nork esan zuen elizak boterea galdu duela gure gizartean? Gizartea laikoagoa izango da, baina eliza katolikoak, oraindik ere gure Euskal Herri sakro-santu honetan, eragiteko ahalmen handia dauka.

Pornoaz ezin da publikoki hitz egin; ezin da normaltasunez eztabaidatu inor mindu edo deseroso sentitu gabe. Baina, gaur egun, pornoaren eragina izugarria da gure nerabe, gazte eta helduen artean. Esaterako, 2017an, pornhub plataformak 28,5 bilioi bisita izan zituen (81 milioi bisita eguneko). Publikoki eztabaida ukatzen duten horietako asko eta asko, ordea, modu pribatuan kultura heteropatriarkal eta falozentrikoaren defendatzaile sutsuenak dira; haientzat logela barruan gertatzen den guztia zakilaren inguruan ardazten da. Berdin al zaigu eredu pornografiko nagusi horretan emakumeek jasaten duten menderakuntza, pairatzen duten indarkeria sinboliko eta esplizitua edota —sarritan— egiten den bortxaketaren apologia? Bost axola zaigu?

Duela astebete, Suediako akademiak Bakearen Nobel saria Denis Mukwege zirujau kongoar eta Nadia Murad ekintzaile kurduari eman berri die emakumeenganako sexu indarkeria gerra-armatzat erabiltzearen aurka egindako lan eskergagatik. Mukwegeren esana da hau: «Emakumearen gorputza guda leku bilakatu da eta bortxaketak arma-gerra ezin eraginkorragoak bilakatu dira».

Porno guztia ez da bortxaketaren apologia, ezta eredu hetero-patriarkal eta falozentriko horren adierazle ere, baina ezinbestekoa da horretaz ere eztabaidatzea, askatasunez eta giro libre batean, tabuak, hipokrisiak eta moral bikoitz edota hirukoitz guztiak alde batera utzita. Izan ere, pornoa ere politikoa da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Txagorritxuko erietxean, COVIDaren test serologikoak aztertzen. ©G. RUBIO / FOKU

Eritasunari buruzko lezio berrikusia

Arantxa Iraola

Asko falta da oraino, baina COVID-19aren inguruko ezagutzak egunero ari dira argitzen, osatzen; ondorioz, izurriaren hasieran gaitzaz esan ziren hainbat gauza zahartuta eta atzeratuta geratu dira guztiz. Etengabeko berrikusketa eskatzen du gai honek.

Nafarroako haur eskoletan "normaltasun berriarekin" ekingo diote ikasturteari

Olatz Esteban Ezkati

Lau egoera posible irudikatu ditu Nafarroako Gobernuak, eta COVID-19aren bilakaeraren arabera ezarriko da bat edo beste.

Angeluko hondartza. ©Guillaume Fauveau

Maskara derrigorrezkoa izango da Ipar Euskal Herriko hainbat herritan ere

Olatz Esteban Ezkati

Berrehun positiboren langa gainditu da seigarren egunez jarraian Hego Euskal Herrian: 224 kasu izan dira azken orduetan. Gipuzkoako tabernariak kexu agertu dira Jaurlaritzaren murrizketak direla eta

Emakume bat oinez Donostian, erosketen poltsak eskuetan, joan den apirilean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Zaurgarrienak, zaurgarriago

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Pandemiak emakume eta gizonen arteko desberdintasunak sakondu dituela ondorioztatu du Emakunderen txosten batek. Egoera hobetzeko gomendioak eman dizkie erakundeei

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna