Onintza Enbeita.
BIRA

Gertatu gabeak

2019ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Aspaldi neuk idatzitako artikulu bat atera zuen poltsatik. Harritu egin ninduen, hainbeste urteren ostean horretaz hitz egin nahi izateak, baina, berrogeiak hurbildu ahala, gero eta gauza arraro gehiago egiten ditugu elkarrekin. Asko gustatu omen zitzaion artikulua orduan, eta asko gustatzen omen zaio orain. Maitasun erromantikoaz ari naiz: idatzi nuenera arte izandako zenbait harremanen laburpena egiten dut bertan. Baietz esan nion, han idatzita dagoena berriro sinatuko nukeela. Begiak txikitu zitzaizkion: susmagarriki. Eta badakit, elkarrekin daramatzagun urteek hala diotelako, keinu horren ostean galdera arriskutsuren bat datorrela. Artikuluak dakarren zerrenda irakurri zidan berriro: lehenengoa, bigarrena, laugarrena... laugarrena errepikatu zidan berriz. Lagunaren begiradari eutsi egin nion: zuzenean galdu barik, ez nengoen erantzuteko prest. «Zergatik ez diozu ezer hirugarrenari buruz?», bota zuen. Arnasa sakon hartu eta erantzun egin nion: guztion bizitzetan daude gertatu ez diren zenbait gauza. Lehen baino gehiago txikitu zituen begiak: «Lagunak gara!». Sakonago hartu nuenarnasa: zuretzat ere badaude gertatu ez zaizkidan zenbait gauza. Edalontzia jaso zuen.Topa egin genuen gertatu ez zaizkigun gauzen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.