Onintza Enbeita.
BIRA

Sareak

2020ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
Txiolandia kaka pilo handi bat da!», esan zidan. Ez dakit inork egia handiagorik esan badit Twitter azaltzeko, edo hobeto esanda, zenbait jendek sare sozialetan, edozeinetan, daukan jarrera salatzeko. Ikusi dut agintzen diguten neurrietatik kanpo dagoen jendeari zelakoak jartzen dizkioten argazki oinetan. Bizi izan dut jazarpena deitu dakiokeen zerbait, eta lagunak ditut egunero mehatxatzen dituztenak. Bitartean, eguneroko bizitzan gertatzen den moduan, jendea bere airera dabil: oporretako argazkiak, irakurri berri dituen liburuak... norberarekin hasten diren arte, zaila da jakitea anonimoek zenbat min egiten duten.

Norberari ere tentazioa sortzen diote kontu anonimo bat asmatu eta tiroka hasteko; mintzen dena mintzen dela, pozoia zabaltzeko. Ez dut orain arte egin. Sareetan ditudan kontu guztiek neure izena eta argazkiak daramatzate. Uste dudalako hori dela zintzoena neure buruarekiko: naizen moduan agertzea. Baina pantailaren beste aldean eraikitzen ari garen munduak gutxi du bakoitzarenetik eta asko bakoitzak izan nahi lukeenetik. Eta azkenean, sareek ez dute balio norbere burua luzitzeko baino. Sare sozialak urruti daude bakarrik dagoenari edo zerbait behar duenari sareak eraikitzetik. Oso hurbil, ordea, sarea baduena baztertzetik eta zapaltzetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.