Albistea entzun

'Komunetik' ikuskizuna bi saiotan eskainiko dute gaur Iruñean

Iruñerriko hainbat artistak sortu dute
Idoia Tapia aktorea, <em>Komunetik</em> ikuskizunaren emanaldi batean. Hatz(a)marka kolektiboarekin eta Bapateko Orkestrarekin batera sortu du proiektua.
Idoia Tapia aktorea, Komunetik ikuskizunaren emanaldi batean. Hatz(a)marka kolektiboarekin eta Bapateko Orkestrarekin batera sortu du proiektua. KOMUNETIK Tamaina handiagoan ikusi

Ane Eslava -

2021eko ekainak 18 - Iruñea

«Ezerk gutxik elkartzen gaitu gizakiok komunak egiten duen moduan. Denok pasatzen gara zulo horretatik, era askotako beharrak asetzeko edota atontzeko, eta, oharkabean, gogoetarako une bihurtzen ditugu komunean pasatzen ditugun momentuak». Hitz horiek irakur daitezke Komunetik emanaldiaren aurkezpen testuan. Toki intimo hori, komuna, abiapuntu gisa hartuta, eguneroko bizitzari, gai pertsonalei edota gizarteari buruz gogoeta egiten duen diziplina anitzeko ikuskizun bat da, eta Iruñeko Geltoki gunean eskainiko dute gaur, bi saiotan.

Hatz(a)marka sormen kolektiboak, Bapateko Orkestrak eta Idoia Tapiak sortu zuten proiektua, urte hasieran, Iruñeko Udalaren Garaikide zikloan parte hartzeko gonbidapena jaso ondoren, Tapiak azaldu duenez: «Hatz(a)marka kolektiboaren lehen liburuko testuetatik abiatu ginen, baina ideia izan zen errezital soil bat egin ordez ikuskizun handiago bat sortzea; hortik heldu zen bakarrizketa bat sortzeko eta musikarekin uztartzeko aukera». Hala, azkenean, idazketa, antzerkia, irudia eta musika batu zituzten, proposamen hibrido batean. Otsailean estreinatu zuten, Iruñeko Kondestablearen jauregian, eta orain emanaldi gehiago egiten ari dira, Iruñean eta handik kanpo.

Elementu intimo eta pertsonal bat erabili dute ikuskizuna girotzeko, beraz, baina gizaki guztiak lotzen dituena; modu horretan, arlo pertsonaletik kolektibora igaro nahi dute, zenbait gairen inguruko gogoetak sustatzeko. «Komuna oso gauza intimoa da, baina, era berean, oso kolektiboa, planetako gizaki guztiak pasatzen garelako hortik, eta oso elementu egokia da gizakiak batzeko, ez bakarrik arlo fisikoan, baita sozialean eta beste arlo askotan ere. Metafora asko egin daitezke komunarekin, eta hausnarketarako bidea ematen du», adierazi du.

Tapia bera da protagonista, hark egiten baitu alde antzeztua; eta harekin batera aritzen dira Hatz(a)marka kolektiboko Iñigo Satrustegi (idazlea) eta Mikel Barberia (ilustratzailea), eta Bapateko Orkestrako Amets Aranguren (saxo altua), Julen Arbizu (tronpeta), Amets Aznarez (tronboia), Ion Celestino (tronpeta), Nerea Erbiti (ahotsa), Xanti Etxeberria (kontrabaxua), Ander Merino (atabalak) eta Aitor Zorzano (saxo tenorra).

Sorkuntza esparru ezberdinetan aritzen diren artistak dira, baina guztiek edo gehienek komunean dutena da gazteak eta iruindarrak direla. Tapiarentzat pozgarria da bere hiri eta adin bereko jendearekin horrelako sorkuntza guneak partekatzea: «Nahiko talde handia osatu dugu, baina bakoitza diziplina batetik gatoz, eta elkar elikatzen dugu denbora osoan. Hori oso aberasgarria da; oso une politak bizitzen ditugu... Plazera da». Halako proiektu eta topaguneak beharrezkoak direla uste du, eta baita gero eta ugariagoak ere: «Eta gazteok hori egiten saiatu behar dugu: bakoitza bere munduan sartuta egon beharrean, besteen talentua eta lana ezagutu behar ditugu, eta elkarren artean partekatu eta nahasi».

Bizitzeko esperientzia bat

Aktoreak ez du aurreratu nahi ikus-entzuleek zer aurkituko duten zehazki oholtza gainean, «bizitzeko esperientzia bat» delako, baina gomendatu du «burua irekita» izatea emanaldira joaterakoan, «gauza berriak ikusteko eta barre egiteko gogoz».

Bi saiotan eskainiko dute ikuskizuna, Geltoki gunean; lehena 19:30ean izango da, baina sarrera guztiak agortuak daude; eta bigarrena, 21:00etan, eta sarrerak Geltokiren webgunean eskura daitezke.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ezker-eskuin, Oriol Roch, Robert Treviño eta Bingen Zupiria, atzo, Euskadiko Orkestrak Donostian duen egoitza nagusian. ©JON URBE / FOKU

Artea, gizakia eraldatzeko tresna

Miren Mujika Telleria

«Sona handiko» zuzendariak izango dira Euskadiko Orkestraren 2023-2024ko denboraldian. Denera, 50 kontzertu emango ditu Euskal Herrian. 2024ko otsailean, kontzertu bira bat egingo dute Austrian
Uxue Razkin Ereineko editorea eta Jon Alonso idazle, itzultzaile eta liburuko hitzaurrearen autorea. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

'Hamabost egun Urgainen' nobela beltza argitaratu dute berriro

Iraia Vieira Gil

Gaur egungo irakurleek uler dezaten kaleratu dute Jose Antonio Loidiren lanaren bertsio berria. Jon Alonsok idatzi du hitzaurrea
Getxoko hiru espaziotan daude ikusgai erakusketak. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxophoto jaialdiak etena aldarrikatuko du, gaurtik hilaren 25era bitartean

Erredakzioa

Hainbat herrialdetako 22 sortzailek beren lanak erakutsiko dituzte beste horrenbeste erakusketatan. Aire zabalean ikusi ahalko dira gehienak
Eztena jaialdiaren antolatzaile taldeko zenbait kide, gaur, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator

Andoni Imaz

Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...