HIZTEGIA

2016ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
Hainbat adinkeria mota dago, eta adinaren araberako botere banaketa ereduak.

Haurfobia

Haurrekiko beldurra edo gorrotoa. Pedofobia izena ere erabili izan da. Haurren iritzia ez da entzun ere egiten, zentzuzko gauzak esaten badituzte ere.

Nerabefobia

Nerabeekiko beldurra edo gorrotoa. Efebofobia ere esan izan da. Gazteak alferkeriarekin, kaleko edanarekin, zaratarekin, bandalismoarekin eta krimenarekin lotzen dira.

Gerontofobia

Adinekoak ezin ikustea. Oso zabalduta dago gizartean. Gaztetasuna gurtzen du publizitateak. Adinekoak zama gisa ikusten dira, edo gizartean gazteagoei lekua egitea galarazten duten traba gisa.

Heldukrazia

Hala esaten diote 35-55 urte artekoek kontrolaturiko gizarteari. Gazteagoen eta zaharragoen aurkako adinkeria ohikoa izaten da halakoetan.

Gerontokrazia

Adineko pertsonek kontrolaturiko gizartea edo erakundea. Eliza katolikoa adibidea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.