Albistea entzun

ATZEKOZ AURRERA. Isabel Alba Rico. Idazlea

«Gizatalde gisa okerrago atera gara izurritik»

2020ko konfinamenduan eta ondoko hilabeteetan girotutako eleberri bat idatzi du Alba Ricok: 'La ventana'. «Oso gaizki pasatu zuten herritarrak ikusarazten saiatu naiz», azaldu du idazleak.

ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko abuztuak 12 - Donostia

La bola de cristal eta hainbat marrazki bizidunen gidoilaria izan zen Isabel Alba Rico (Madril, 1959). Donostian bizi da 1994tik. Bosgarren eleberria du La ventana.

 

Zergatik eleberri bat konfinamenduan eta pandemian girotua?

Ez nuen ohartuki egin. Konfinamenduan beste eleberri bat idazten ari nintzen, eta blokeatu egin nintzen: ezin nuen ezer idatzi. Baina, iazko udaberrian, errenkadan idatzi nuen La ventana, aurretik ezertan pentsatu gabe. Era berean, 2021eko udaberrian gertatzen ari zena eleberrian sartu nuen.

Konfinamendua ez zen izan berdina denentzat. Jende askok pasatu zuen gaizki, nobela lekuko.

Oso gaizki pasatu zuen jendea ikusarazten saiatu naiz. Ahaztuak izan diren horiek. Eleberriko protagonista ilustratzaile gazte bat da, bakarrik bizi dena, eta bakardadea areagotu egiten da bikotekidea COVID-19aren eraginez hil delako. Prekaritatearen gaia hor dago, baita bizilagun baten jazarpena ere.

Protagonista etxetik ateratzeko eta kutsatzeko beldurrez dago. Ezagutu duzu antzeko egoeratan egon den jendea?

Bai, jende asko ikusi dut horrela. Niri ere gertatu zitzaidan konfinamendua bakarrik pasatzea, eta egoera mingarriak gainditzea. Ondoez emozionala bizitzea ere normala izan zen, eta ondoez hori baliabide publikoekin osatu beharko litzateke. Liburuan ageri dira inork hartzen ez zituen telefonoak...

Batek baino gehiagok ez dute halako libururik irakurri nahi.

Bai, askok esan dute ezin dutela irakurri, bizi izan zutena berriro ez bizitzeko. Baina niretzat oso garrantzitsua da bizi izandakoaren memoria jasotzea, batez ere egoera zailenak bizi izan zituztenena. Edonola ere, ulertzen dut hura gogoratu nahi ez duen jendea.

Pandemian honelako esaldiak irakurri ziren: «Honen ondoren, hobeak bihurtuko gara».

Zenbaitek elkarrizketetan aldarrikatzen zuten «hobeak» bihurtuko ginen aukera. Baina ez da hala izan. Indibidualki, denok atera gara ukituak, eta gizatalde gisa okerrago atera gara izurritik. Gizarte gisa aukera bat genuen: osasun publikoarekin gertatzen ari zena ikusi zen, eta zer etorkizun nahi genuen pentsatzeko garaia zen; baina emaitza guztiz kontrakoa izan da. Zerbitzu publikoak murrizteko aprobetxatu dute. Eta hain ukituak geunden, kolektibo gisa ez baikara borrokatu gizarte desberdin baten alde.

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik «kultura aldaketa batez» hitz egin zuen.

Madril eta Euskadi ezagutzen ditut hobekien, eta igual-igual funtzionatu dute: lehen arretako osasuna indartu beharrean, desegin egin dute. Osakidetzan, medikuarekin duzun txanda telefonoz da, eta ezin da ulertu zergatik. Buru osasuneko txandak ere bai...

Herritarrek politikariekin duten konfiantza txikitu al da?

Deskonfiantza horrek ezinegona sorrarazten du. Modu desberdinetan bideratzen da hori. Demokrazia areagotu beharrean, faxismoak indarra hartzen du.

Eskuin muturraren oldarraldia dela eta, kezkatuta al zaude?

Ziurtasunik eza eskuin muturrak xurgatzen du. Zer egiten ari garen pentsatu beharko genuke, eta demokrazian sakondu.

Zer leiho gustatuko litzaizuke zabaltzea?

Leiho kolektibo bat, aire freskokoa. Denentzako justizia eta ongizatea lortzea asmo izango duen leiho bat.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©NASA/Johns Hopkins APL

Gauean ontzi kamikaze batekin joko dute asteroide bat, Lurra defendatzen ikasteko

Edu Lartzanguren

Historian lehen aldiz, gailu bat jaurtiko dute espazioko objektu baten kontra, hura desbideratzerik ote dagoen jakiteko. Lurretik 11 milioi kilometrora gertatuko da talka.

 ©MAIALEN ANDRES / FOKU

«Ikusten ikastea da margolaritza»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Erretiroa hartu du Telleriak: margo denda itxi du, eta eskolak emateari utzi dio. Baina margotzeari, ez. 'Arimaren margolariak' telebista saioan egin zen ezaguna, baina 50 urteko ibilia darama jada artearen munduan. «Esperimentatzen» jarraitu nahi du.
Iñigo Vicens eta Lur Errekondo, <em>Naufragoak</em> saioko aurkezleak, Gazteizko FesTVal jaialdian. ©EITB

'Naufragoak' abentura saio berria, Karibeko uharte galduetatik ETB1era

Olatz Silva Rodrigo

Asteartean estreinatuko dute 'reality'-a. Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko dute

Hemeretzigarren Glisseguna aroak mugatu badu ere, surf egin ahal izan dute goizean, Iban Iturbiderekin. ©GUILLAUME FAUVEAU

Glisseguna, urak atzemana

Ainize Madariaga

Seaskak eta Miarritzeko eta Angeluko ikastolek antolaturiko hemeretzigarren Glisseguna aroari moldatu behar izan zaio: giro baikorrean, goizean surfean bakarrik aritu ahal izan dira.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Urtzi Urkizu

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...