Facebookek albisteen atal bat sortu du hedabide handi batzuei esker

urtzi urkizu
2019ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Facebook sare sozialak albisteak irakurri ahal izateko atal bat jarri du martxan proba gisa, Ameriketako Estatu Batuetan —oraingoz erabiltzaile talde mugatu batek baino ezingo ditu begiratu—. Facebook News zerbitzua abiarazteko, zenbait komunikabide handirekin lortu du akordioa sare sozialak: The New York Times, The Wall Street Journal, The Washington Post, ABC, NBC eta Fox News. Hainbat hiri handitako tokiko komunikabideekin ere adostu dute akordioa.

Zerbitzuko albisteak enpresak kontratatutako lantalde batek aukeratuko ditu, eta ez algoritmoek. Era berean, irakurleek Facebookeko bere kontua hedabideen harpidetzari lotzeko aukera izango dute.

Kazetari talde batek «eguneko istorioak» hautatuko ditu Facebook News barnean. Halaber, albiste espezializatuak egongo dira honako gai hauei buruz: osasuna, zientzia, entretenimendua, negozioak, teknologia eta kirola.

Konpainiak nabarmendu du hedabideekin batera diseinatu duela zerbitzua, baita irakurleei aurkezteko modua ere.

AEBetako zenbait hedabidek argitaratu dutenez, Facebookek komunikabide batzuei 900.000 eta 2,6 milioi euro ere ordainduko dizkie urtean, haien artikuluak argitaratzeko baimenagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.