Sanferminak Iruñean

EGUNEKO EGITARAUA

Egunero zezensuzkoa, San Domingoko aldapan.
Egunero zezensuzkoa, San Domingoko aldapan. IÑIGO URIZ / FOKU

Berria -

2018ko uztailak 12
06:45. Dianak, Kale Berritik eta zezen plazatik abiatuta.

08:00. Zezen entzierroa, festetako seigarrena.

09:30. Erraldoiak eta buruhandiak. Konpartsaren irteera, Ezpeletaren jauregitik.

11:00. Kirol Ari. Media Luna parkeko lubanarroak. Kirol eta aisiarako gune berrian, 14:00 arte.

11:30. Hauek festak hauek! Askatasun plazan. Haurrendako jarduerak, 14:00 arte.

11:30. Birjolastu, Taconeran, Larraina parkean. Jolasgunea, osagai birziklatuekin, PAI konpainiaren eskutik, 14:00 arte.

12:00. Jota kantaldia, Sarasate pasealekuan, La Ribera Canta taldearen eskutik.

12:00. Herri kirolak, Foruen plazan: sokatira eta aizkora.

12:00. Musika kalean. Irteera Descalzos kaletik eta San Frantzisko plazatik.

13:00. Musika bandak, Gurutzeko plazan. Erriberriko musika bandaren eskutik.

17:30. Plazako zaldunen, mandakoen eta musika bandaren desfilea, Udaletxe plazatik zezen plazaraino.

18:00. Hauek festak hauek! Askatasun plazan. Haurrendako jarduerak, 21:00 arte.

18:00. Kirol Ari. Media Luna parkeko lubanarroak. Kirol eta aisirako gune berrian, 20:00 arte.

18:00. Birjolastu, Taconeran, Larraina parkean. Jolasgunea, osagai birziklatuekin, PAI konpainiaren eskutik, 21:00 arte.

18:00. Musika kalean, Txapitela kaletik abiatuta.

18:30. Seigarren zezenketa, zezen plazan.

19:00. Dantzaldia, Gazteluko plazan, Krypton orkestraren eskutik, 20:50 arte.

19:00. Bertso saioa, Sarasate pasealekuan: Ez da kasualitatea bertso musikatuak. Alazne Untxalo, Alaia Martin, Miren Artetxe eta S aioa Alkaiza bertsolariak, eta Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak.

20:00. Dantzaldia, Gurutzeko plazan, Sugar Show orkestraren eskutik, 22:00 arte.

20:00. Txotxongiloak, Askatasun plazan. Gorgorito y los libros del colegio, Maese Villarejoren eskutik.

20:00. Gazte eremua, Foruen plazan. Musika, DJak, ur festa eta beste zenbait jarduera.

21:00. Dantzaldia, Gurutzeko plazan. Txistua eta gaita.

21:00. Antzerkia kalean, Karlos III.aren etorbidean: The wolves, La FAM konpainiaren eskutik.

21:45. Zezensuzkoa, San Domingo kalean, Udaletxe plazan eta Kale Berrian.

23:00. Sanferminetako Su Festen Nazioarteko XIX. Egile Lehiaketa, Ziudadelan. Sabor andaluz, Esteban Martin su etxearen eskutik (Granada, Espainia).

23:30. Dantzaldia, Gazteluko plazan. Krypton orkestra, 02:30 arte.

23:30. Dantzaldia, Gurutzeko plazan, Sugar Show orkestraren eskutik, 01:30era arte.

23:30. Kontzertua, Foruen plazan: DJ Txurru.

23:45. Kontzertua, Compañia plazan, Quantic taldearen eskutik.

00:00. Musika kalean, irteera museotik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna