Noiz sortua: 2018-11-16 00:30:00

ATZEKOZ AURRERA. Jose Antonio Caballero. Astrofisikaria

«Badirudi Esne Bideko izar guztiek izango dutela planeta»

Dibulgatzaile nekaezina da Caballero, eta gertuko izarren inguruan dauden planeten bila aritzen da Carmenes proiektuan. Superlur izoztu bat aurkitu berri dute Barnard izarraren orbitan.
BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Andoni Imaz -

2018ko azaroak 16

Astrofisikaria da Jose Antonio Caballero (El Escorial, Espainia, 1977). Eguzkitik gertu dauden izarren orbitako planeta berrien bila aritzen da Carmenes proiektuan (Calar Alto high-Resolution search for M dwarfs with Exoearths with Near-infrared and optical Echelle Spectrographs). Planeta berri baten aurkikuntza iragartzearekin batera, hitzaldia emango du gaur Donostiako Tabakaleran, Materialen Fisika Zentroak antolatuta; astronomia, exoplanetak eta musika izango ditu hizpide.

Planeta ehiztaria zara. Nola egiten da hori?

Planetak bilatzeko, bi metodo daude: abiadura erradiala eta trantsitua. Bigarrena da sinpleena: planeta bat izar baten aurretik igarotzen denean, eklipse moduko bat nabaritzen da, gutxitu egiten da izarraren distira. Teleskopioarekin zehaztasun handiarekin neur dezakegu; izarraren erradioa badakigunez, jakin dezakegu aurretik pasatzen den planetaren erradioa ere.

Eta bestea konplexuagoa da...

Abiadura erradiala espektrografoen bidez jasotzen da. Izar bakoitzak badu espektro bat, hatz marken moduko bat. Izarrek grabitazio indarra eragiten dute planeten gain, baina baita alderantziz ere, eskala txikiagoan. Hala, kulunka txiki bat nabari daiteke izarretan, planetek eragindako indarragatik. Kulunka hori aztertuta, planetaren gutxieneko masa jakin dezakegu.

Bilatu bakarrik ez, batzuetan planetak aurkitu ere egiten dituzue.

Barnard izarraren orbitako planeta bat aurkitu berri dugu abiadura erradialaren metodoarekin.

Nola iritsi zarete planeta berrira?

Eguzkitik gertuen dauden izarrak aztertzen hasi ginen: Proxima Centauri eta Bernard. Barnarden kulunka txiki bat hauteman genuen, eta hura aztertzen hasi ginen. Lurraren masa 3,2 aldiz du planetak, eta 233 eguneko urtea. Bernard izarra oso ahula denez, planeta oso hotza da, 170ºC, gutxi gorabehera. Superlur izoztua, beraz.

Ondoriorik atera daiteke hortik?

Tira, Eguzkitik gertuen dagoen izarrak, Proxima Centaurik, planeta dauka; Barnardek ere planeta dauka. Badirudi Esne Bideko izar guztiek izango dutela euren planeta.

Astronomiaz eta musikaz arituko zara hitzaldian. Badago loturarik?

Queen taldeko gitarra jotzailea, Brian May, astrofisikaria da. Eta alderantziz ere bai: William Herschel, esaterako, bere garaiko astronomo handiena da. Urano aurkitu zuen, besteak beste. Eta musikaria ere bazen. Astronomia eta musika lotzen dituzten adibide asko daude, eta horietako batzuk azalduko ditut.

Esan ohi da espazioan ezin dela ezer entzun. Hala da?

Alien filmean zioten: «Espazioan inork ezin ditu zure garrasiak entzun», eta egia da. Espazioa hutsa da, eta ezin dira soinu uhinak igorri. Baina erradiazio elektromagnetikoa eta grabitatorioa bihur ditzakegu soinu uhin, eta entzun dezakegu nola pultsatzen duten izarrek.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Maiatzaren 28an eguneratua, 18:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan hiru pertsona hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez, 23 positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta sei gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 28.976 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.037 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Baionako ospitalea, artxiboko irudi batean. ©Guillaume Fauveau

Mugak irekitzeko eskariak ugaritu egin dira

Berria

Edouard Philippek aipatu du mugako kontrolak kentzeko aukera. Ekainaren 15etik aitzinera izanen litzateke. Iñigo Urkulluk eta Alain Roussetek eskari horixe egin dute; Urkullu Espainiako presidenteari zuzendu zaio, eta Rousset, Frantziakoari, gutun bidez. «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna errazteko» eskatu diete. Nafarroako Gobernuak ere bat egin du eskari horrekin.

Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko mugako saltokiak. Muga ekainaren 15ean zabaltzea «litekeena» dela esan du Edouard Philippe Frantziako lehen ministroak. ©Jon Urbe / Foku

Ipar Euskal Herria bigarren fasean sartuko da ekainaren 2tik aitzina

Oihana Teyseyre Koskarat

Ostatuak zabalduko dituzte, baina neurri zorrotzak errespetatzeko baldintzarekin. Hirugarren fasea ekainaren 22an hastea espero dute.

Irun eta Hendaia arteko muga, apirila erdian ©Guillaume Fauveau

«Mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko» eskatu dute Urkulluk eta Roussetek

Berria

Gutun bat bidali dio Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Espainiako Gobernuko presidenteari, «Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean mugaz gaindiko mugikortasuna zabaltzeko». Gutun beraren kopia helarazi dio Alain Rousset Akitania Berriko presidenteak Edouard Philippe Frantziako Gobernuko lehen ministroari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Andoni Imaz

Informazio osagarria