Lizarrako PSNk dio ez dutela alkatearen kontra moziorik aurkeztuko

Erredakzioa
Iruñea<YL>
2020ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Ika-mika piztu da Lizarran (Nafarroa), Diario de Noticias de Navarra egunkariak argitaratutako albiste baten harira. Egunkariak adierazi zuen Lizarrako PSN oso haserre dagoela Navarra Sumako udal ordezkariekin, aurrekontuei buruzko informaziorik ez dietelako ematen, besteak beste. Kontatu zuten Lizarrako PSNk bilera bat egin zuela bi aukeraren artean erabakitzeko: maiatzeko hauteskundeez geroztik Navarra Sumarekin duten akordioari eustea—Navarra Sumak gehiengo soilarekin gobernatzen du, baina PSNk hiru batzordetako presidentetza du—, ala Gonzalo Fuentes alkatearen aurkako zentsura mozioa «aurrera ateratzeko beharko litzatekeen akordioa aztertzea». %70ek bigarrenaren alde bozkatu zuten. Alderdiak, ordea, ohar batean esan du ez duela horrelakorik egingo, «inolaz ere», eta Lizarrako «herriarekin duen konpromisoa» berretsi du.

Azkar zabaldu zen alderdiko militanteen asmoa, eta beste alderdietako ordezkariak hasiak ziren esaten haiek zentsura mozioa babesteko prest leudekeela. Koldo Leoz Lizarrako EH Bilduko bozeramaileak eta alkate ohiak esan zuen sozialisten proposamenarekin bat egingo luketela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.