Euskara eskolak murriztea egotzi diote Espainiari

2018ko abenduaren 6a
00:00
Entzun
ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Espainiako Administrazio Publikoaren Institutuak murriztu egin du langile publikoentzako euskara prestakuntza. Haren arabera, hemendik aurrera maila batzuetako prestakuntza online bitartez bakarrik jasoko dute beharginek, eta ez dute aurrez aurreko eskolarik izango.

ELAk gogorarazi du administrazio publikoaren eginbeharra dela euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea. Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Jesus Lozarekin bilera eskatu dute; erabakia atzera botatzeko eta administrazioan euskararen erabilera bermatzeko eskatuko diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.