Gasteizko Udalak babestu egin du gaztetxeko polizia operazioa

Alkateordeak azaldu du eraikinean zeudenek «neurrigabe» erantzun zutela. Gaztetxeak ukatu egin du operazioa zaratak sortu izana

Jon Rejado.
Gasteiz
2019ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Gasteizko Udaleko alkateorde Peio Lopez de Munainek babestu egin du udaltzaingoak eta Ertzaintzak Urteberri egunean gaztetxean egindako operazioa. Udal gobernuak azaldu du hainbat bizilagun zaratagatik kexatu ondoren jo zutela poliziek gaztetxera, eta eraikina ixteko eskatu zietenean «neurrigabeko erantzuna» eman zutela gaztetxean zeudenek. Bost lagun atxilotu zituzten, eta lau aske utzi zituzten; bestea epaitegira eraman zuten, espetxeratze agindua zuelako aurrez.

Lopez de Munainen hitzetan, udaltzainak 06:30ean igaro ziren gaztetxeko ataritik aurrena, baina, kalean jende asko zegoenez, ez ziren sartu. 09:00etan, bost udaltzain joan ziren, eraikina ixteko eskatzeko. Jasotako erantzunaren ondorioz, polizia gehiago joateko eskatu zuten, eta atxiloketak egin zituzten.

Gaztetxeko ordezkariek kritikatu egin dute gertaera. «Ez dugu inoiz ezagutu zarata kontu batengatik halako erantzun errepresiboa ekarri duen beste kasurik». Kritikoak dira: «penagarri eta lotsagarritzat» jo dute udalak horrelako erantzunak ematea «bizikidetza gatazkei».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.