2016ko talde erasoaren biktima zelatatzea ez da delitu, epailearen ustez

Ion Orzaiz.
Iruñea
2020ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Auzia artxibatu dute. 2016ko sanferminetako talde bortxaketaren biktima zelatatzeagatik jarritako salaketa bertan behera uztea erabaki du Madrilgo 40. Instrukzio Epaitegiak, behin-behinean. Enrique de la Hoz epailearen aburuz, emakumea zelatatzeaz arduratu ziren detektibeek ez zuten«haren intimitatea urratu», ezta «sekreturik argitara eman» ere. Epaileak ez du uste hor delitua dagoenik.

Talde bortxaketagatik iaz zigortutako gizonetako batek, Alfonso Cabezuelo militarrak, Cassol detektibe agentzia kontratatu zuen 2016ko udan, erasoa jasandako emakumeak ustez «bizimodu normala» zeramala frogatzeko. Argazkiak egin zizkioten andreari, lagunekin eta senideekin zegoela, eta auzitegian aurkeztu zituzten. Txostenean nabarmendu zuten, besteak beste, emakumeak «erre» egiten zuela, «parrandan» ateratzen zela eta lagunekin kafea hartzen zuela, «bere adineko beste edozein emakumek bezala». Auzi hartako epaimahaiak ez zuen txostena frogatzat onartu, baina xehetasunak hedabideetara filtratu ziren.

Ikerketa horrek biktimaren intimitatea urratzen zuela iritzita, detektibe enpresaren aurkako salaketa bat aurkeztu zuten emakumearen abokatuak, baina auziak ez du aurrera egin. Hala ere, helegitea jar dakioke epaiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.