Prostituzioa abolitzeko lege bat eskatu dute

2021eko azaroaren 23a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Koordinakunde Feminista Abolizionistak prostituzioa indargabetzeko lege bat eskatu zuen atzo, Iruñean egindako agerraldi batean. Haien esanetan, «prostituzio sistema» emakumeen aurkako «indarkeria molde muturrekoa» da.

Nafarroan 700-800 prostituta daudela kalkulatu dute, eta ezinbesteko jo dute haien egoerari heltzea: «Premiazkoa da prostituzioa eta pornografia agenda feministan kokatzea, patriarkatuaren bi erakunde fundazional diren neurrian, eragozten dutenak egiazko berdintasuna erdiestea eta emakumeek behingoz edukitzea indarkeriarik gabeko bizitzak». Hala, etzi, azaroaren 25ean egingo duten mobilizazioan parte hartzera deitu dute: Iruñeko Geltokitik abiatuko da mobilizazioa, 19:45ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.