Albistea entzun

Gizon bat arma batekin sartu da EHUren Leioako campusean

Zientzia eta Teknologia fakultatean sartu, eta tiroka hasi da 21 urteko gaztea. Ertzaintzak atxilo eraman du, eta ez da zauriturik izan. Unibertsitateak zabaldu duenez, tiratzailea hango ikaslea da, eta «espediente ona» du.

Tiroak EHUren Zientzia eta Teknologia fakultateko beirategian.
Tiroak EHUren Zientzia eta Teknologia fakultateko beirategian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2021eko urriak 14

Gizonezko bat eskopeta batekin sartu zen atzo iluntzean EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean. Hainbat iturrik baieztatu zutenez, gizon armatua Zientzia eta Teknologia fakultatean sartu zen, eta tiroka hasi zen. Ertzaintzak, campusera bertaratutakoan, eremua hutsarazi zuen. Handik gutxira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu zuen gizona atxilo eraman zutela, eta argitu zuen ez zela zauriturik izan; kalte materialak baino ez. Hala ziurtatu zuen Ertzaintzak ere, bere Twitter kontuan, «pertsona kaltetuei» eta senideei «lasaitasun mezu» bat helarazteaz gain. Geroago zabaldutako ohar batean, jakinarazi zuen 21 urteko gazte bat dela atxilotua, Andoaingoa (Gipuzkoa).

Unibertsitateak zabaldu duenez, erasotzailea hango ikaslea da, eta «espediente ona» du. Denera, 40 bat tiro egin zituen, eta fakultateko langile batzuei esan zien ez zuela inoren aurka egiteko asmorik, bakarrik unibertsitatearen kontra.

EHUk ere eman zuen gertakariaren berri. Ohar batean azaldu zuenez, pertsona batek «Bizkaiko campuseko Leioa-Erandio eremuko Zientzia eta Teknologia fakultatearen kanpoaldetik hainbat tiro» egin zituen eraikinaren hormen kontra, eta «kalteak» eragin zituen «bertako instalazioetan». Ondoren, gizon armatua fakultatean sartu zela adierazi zuen EHUk, eta «kalte gehiago» eragin zituela han. Azkenean, Arboretum parkean atzeman zutela zioen oharrak. Ikerketa zabalik dagoela adierazi zuen unibertsitateak, eta ez zekitela gizonak zergatik egin zuen tiro.

Tiroen arrastoak ageri zituzten argazkiak azkar zabaldu ziren sare sozialetan, eta baita erabilitako jaurtigaienak ere. Fernando Plazaola Zientzia eta Teknologia fakultateko dekanoak Radio Euskadi irratiari gauean adierazi zionez, «erruz» egin zuen tiro.

Fakultateari ez ezik, haren inguruko autobus geralekuei ere egin zien tiro. EHUko iturriek jakinarazi zutenez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Papresa enpresaren paper fabrika, Errenterian. ©ARKAITZ ANZA

Paper hondakinak pirolisiz eta errekuntzaz deuseztatu nahi dituzte Bergaran

Imanol Magro - Eizmendi Iñaki Petxarroman

Urtean 155.000 tona hartuko lituzke, eta Euskadiko Paperaren Klusterra du sustatzaile. Zaldibarrek hondakin horietarako utzitako hutsunea estali nahi du proiektuak. Hirigintza baimena lortuta, ingurumen tramitazioa hasi dute

Martin Ugalderi buruzko erakusketaren irudi bat, artxibokoa. ©Aritz Loiola, FOKU

Martin Ugalderen inguruko hitzaldi sortaren bigarrena izanen dute gaur

Berria

Iñaki Uriak Martin Ugalde eta Egunkaria hitzaldia emanen du gaur, 19:00etan hasita. BERRIAren webgunean izanen da ikusgai, streaming bidez.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Inpaktu handiko proiektuetan ari dira euskal enpresak»

Juanma Gallego

OMAL Latinoamerikako Multinazionalen Behatokiak Mexikon eta Kolonbian euskal enpresek darabilten jokabidea aztertu du, eta ondorioztatu du praktika asko aldarazi behar direla haien jardunean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.