Aparretako egunak pasatu direnean

2020ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Onenean zeudela, bestelako inbertsio funts kudeatzaileek kolpe handia nozitu dute krisi honekin. Otsailean, aparretan zebiltzan Hiru Handiak, BlackRock, Vanguard eta State Strett Global Advisors, inoizko kopururik handienetan. Haien aktiboen balioa hamalau bilioi eurotik gorakoa zen, hainbat herrialde handiren BPGaren parekoa. Baina, joan den astearen bukaeran, burtsak eta zor merkatuak amilduta, aktibo horiek 2,2 bilioi euro gutxiago balio zuten. BlackRocken aktiboek, adibidez, 1,2 bilioi euroko balio galera nozitu dute.

Edonola ere, Hiru Handiek eta beste inbertsio funtsek —eta haietan dirua jartzen dutenek— baliatu ahal izango dute banku zentralek merkatuetan egindako injekzioa? Eta balizko suspertze hori zenbateraino izango da artifizialki puztutako aktiboetan oinarritua? Denborak erantzungo du. Bitartean, azken urteetan munduaren jabe bilakatu diren funts erraldoiak ez dira itoko. Baina esan daiteke urrezko aroa amaitu zaiela. Oraingoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.