Albistea entzun

CAFek zenbaki gorriak irauli ditu, Brasilgo zigorra gaindituta

Hirugarren hiruhilekora arte, 39 milioi euroko irabazia luke; baina 39 milioiko hornidura egin behar izan duenez, apenas duen irabazirik

CAFeko presidente Andres Arizkorreta.
CAFeko presidente Andres Arizkorreta. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2019ko azaroak 13

Brasilgo CADE lehiaren agintaritzak hartutako erabaki batek CAF konpainiaren 2019ko emaitzak zapuztu zituen bigarren hiruhilekoan, eta urte osokoak zamatuko dituela argi geratu da hirugarrenean. Izan ere, Beasaingo (Gipuzkoa) trengileak 39 milioi euroko hornidura berezia egin behar izan zuen uda hasieran, lehia agintaritza horrek beste hainbesteko zigorra ezarri diolako kartel bat osatu duelakoan Alstomekin, Bombardierrekin eta beste hainbatekin batera; baina CAFek helegitea jarri du, eta ikusteko dago zertan geratuko den auzia azkenean. Oraingoz, 39 milioi euroren mozkinak islatu behar zituen CAFek urteko hirugarren hiruhilekoan, %30eko hazkundearekin, baina 500.000 eurorenak idatzi behar izan ditu, bi digituko hazkundea behar zuena ezerezean utzita. Bigarren hiruhilekoaren zenbaki gorriak beltzez margotu ditu, dena den, autobus negozioaren ekarpenak bultzaturik.

Gainera, Brasilgo auzi horrek ez du estaltzen CAFen gorakada emaitzen alor guztietan. Hasteko, 1.863 milioi euroren salmentak egin ditu irailera arte, %36 gehiago 2018ko epe bereko emaitzen aldean, eta 171 milioi euroko EBITDA luke Brasilgo aldagaia kontuan hartu gabe, %26 hobea.Ebitda marjina, era berean, %9,2 litzateke. CAFek dio «arrazoizkoa» dela pentsatzea Brasilgo isunaren kopurua «murriztuko dela» edota «erabat baliogabeturik» utziko dutela prozesu judizialaren amaieran, baina «urte asko» iraungo duela seguruenera.

Eskaeren poltsa

Horrez gain, Gipuzkoako enpresarik handienak ia 3.000 milioi euroren kontratazioak egin ditu irailera arte nazioarteko merkatuetan; erakusle horrek ere garbi utzi du aro emankorrean dagoela. Eta CAFen altxorrik preziatuenak balioa galdu gabe jarraitzen du: eskaeren poltsa 9.111 milioi euro koa zen irailaren 30ean, eta inoizko markarik hoberena ezarri du. Izan ere, konpainiak dio luze gabe beste 800 milioi gehituko dituela poltsa horretara, hainbat kontratu sinatu ondoren; adibidez, gehitzeko daude Frantziako SCNFrekin egindako akordioa eta Birminghameko tranbien eskaera. Beraz, 10.000 milioi euroko langa eskura izango du trengileak 2020. urtean. Andres Arizkorretak gidatzen duen konpainiak berretsi du poltsa hori beteta edukitzeko helburua duela, kontratazioa «etengabea» dutelako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iberdrolaren Wikinger parke eolikoa, Alemaniako uretan. ©IBERDROLA

INDUSTRIA KRESAL HAIZETAN

Irune Lasa

Energia berriztagarriak behar dira, gero eta gehiago, ahalik eta gehien. Argindar 'garbia' lortzeko itxaropena itsasoko haize errotetan dago neurri handi batean, eta, bereziki, haize errota flotagarrietan. Eta hor dago euskal industria.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU
Bretainiako hainbat arrantzalek sorgailu eolikoen oinarriak jartzen dituen itsasontzia inguratu zuten maiatzean. ©BERRIA
Artxiboko irudian, laneko heriotza bat salatzeko elkarretaratzea Iruñean ©Inigo Uriz / Foku

Behargin bat hil da Bergaran

Irune Lasa

Markinako behargin bat hil da Bergarako Fagor Ederlanen lantokian «lan istripu ez traumatikoan», salatu du LAB sindikatuak. Beharginak 44 urte zituen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.